Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Medikuntza - sarrera-prozesua

Sarrera-prozesua

fechas clave admision
Prozesua  Datak
Sarrera-eskaera Apirilaren 30etik ekainaren 5era
Sarrera proba ekainak 19 (arratsaldez)
Aurrez aurreko elkarrizketak ekainak 22, 23, 24, 25, 26 eta 27
Onarpen zerranda uztailak 1
Ebazpena  uztailak 8
Matrikula uztailak 15, 16 eta 17

OHARRA: Ikasketa hauetan hasteko, Batxilergoko bataz besteko nota hartuko da kontuan. Beraz, eskaera kontuan hartzeko, nahitaezkoa da batez besteko nota sarrera-eskaerari eranstea ekainaren 23rako. Hau posta elektroniko bidez egin beharko da secretaria.general@deusto.es helbidean. 

OHAR GARRANTZITSUA

Adierazitako epean matrikulatu ezin baduzu, Idazkaritza Orokorrari jakinarazi behar diozu: secretaria.general@deusto.es eta lekua gorde beharko duzu. Egin ezean, plazari uko egiten diozula ulertuko da, eta beste hautagai baten esku geratuko da automatikoki.

Ekainaren 19a: sarrera probak urrutitik

Sarrera proba aurkezten duten hautagai guztiak jasoko dute ekainaren 19an sarrrera-proba urrutitik egiteko deialdia.

Nolakoa izango da Medikuntzarako ekainaren 19ko sarrera proba?

Sarrera-probak Deustuko Unibertsitateko ALUD plataformaren bidez egingo dira, bideokonferentzia sistema baten laguntzaz (ALUD Moodle plataforman oinarrituta dago).

Hautagai guztiek plataforman eta bideokonferentzia gelan sartzeko beharreko informazioa jasoko dute posta elektroniko bidez.

Ekainaren 19an dena ondo joango dela ziurtatzeko, ekainaren 17an simulakro labur bat egingo da. Biak arratsaldez izango dira.

Probak egiteko egunean, ekainaren 19an, bideokonferentzia gelan sartzen zarenean, begirale batek identifikatzeko eskatuko dizu eta, argibideak jaso ondoren, probak egiteari ekingo diozu ALUD plataforman.

Deskargatu sarrera probak egiteko argibide guztiak

Nolakoak dira sarrera probak?

Denentzako probak

Aurreikusitako iraupena: ordubete

  • Ingeleseko proba: proba honetan, test motako galdera multzo bati erantzun beharko diozu. Ikaslegai guztiek egin behar dute proba hau, baita sarrera- eskaeran ingeles mailaren egiaztagiria aurkeztu dutenek ere.
  • Idazlana: zure motibazioen eta ibilbidearen ingurukoa.

Hautazko proba

Aurreikusitako iraupena: 25 minutu

  • Euskarako testa: Euskara maila neurtzeko proba.

Ekainak 22 - 27: Elkarrizketa pertsonalak

Elkarrizketa pertsonalak

Ekainaren 20tik 26ra, emaitzak baloratu ondoren, unibertsitatea zuzenean jarriko da harremanetan hautagaiekin, elkarrizketan parte hartuko duten ala ez jakinarazteko.

Ekainaren 22, 23, 24, 25, 26 eta 27an lehen fasea gainditu duten kandudatuei elkarrizketa pertsonalak egingo zaizkie. Ekainaren 19ko probaren ondoren deituko zaie kandudatuie.

Uztailak 1 eta 8: Zerrenda eta ebazpena

Kontsultatu sarrera eskaeraren ebazpena

Onartuak, ukatuak izan diren eta itxaron-zerrendan dauden ikasleen zerrenda uztailaren 1ean argitaratuko da www.deusto.eus/medikuntza webgunean.

 

Ebazpena jakinarazteko epemuga uztailaren 8a da. Ebazpena www.deusto.eus/medikuntza webgunean argitaratuko da.

Uztailak 15, 16 eta 17: Matrikula

Medikuntzarako matrikulak uztailaren 15, 16 eta 17an egingo dira. 

OHAR GARRANTZITSUA

Adierazitako epean matrikulatu ezin baduzu, Idazkaritza Orokorrari jakinarazi behar diozu: secretaria.general@deusto.es eta lekua gorde beharko duzu. Egin ezean, plazari uko egiten diozula ulertuko da, eta beste hautagai baten esku geratuko da automatikoki.