Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikastetxe Nagusian sartzeko eskaera

Ikasle berrientzat

Onarpen prozesuak bi fase ditu:

Dokumentazioa

  • Pdf formularioa: Inprimakia eskuz bete behar da eta posta arruntez bidali, Ikastetxe Nagusira.
  • Printzipioak eta Arauak: Ikastetxearen estiloa eta helburuak zehazten dituzte eta bertan ostatu hartzen duten guztiek ezagutu eta onartu behar dituzte.
  • Eskaerarekin batera, dagozkion ikasketa ziurtagiriak bidali behar dira, karnet neurriko argazki bat eta NANaren fotokopia.

Bana-banako elkarrizketa

Hautagaiei banakako elkarrizketa baterako deituko zaie. Elkarrizketa Ikastetxeko zuzendariordeetakoren batekin izango da, eskaeraren edukiaren inguruan sakonago hitz egiteko. Elkarrizketak, normalean, maiatzean eta ekainean izaten dira.

Tokiak albait lehen esleitu eta berretsiko dira. Tokia esleitu den postaz jakinaraziko da. Bidalketa horretan bertan erantsiko dira Ikastetxe Nagusian sartzeko jarraibideak.

 

Eskaera orriak

Hemen daude Deustuko Ikastetxe Nagusian tokia eskatzeko inprimakiak.

Dokumentazioa

  • Tokia eskatzeko formularioa: Inprimatu ondoren, eskuz bete.
  • DBHko 3. mailako, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako kalifikazioen ziurtagiri akademikoa.
  • Egoki iruditzen zaizkizun egiaztagiriak
  • Karnet neurriko argazkia
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia
     

Formularioak bete eta dokumentazioa bildu ondoren, dena batera bidal dezakezu, posta arruntez, edo eskura eraman, Ikastetxera bertara.

Dokumentazioa ez da itzuliko.

Datuak ezkutatzeak edo faltsutzeak eskaera baztertzea dakar, zuzen-zuzenean.

Dokumentuak

Banakako egoiliarrak edo taldeak

Deustuko Ikastetxe Nagusiak banakako egoiliarrei edo taldeei eskaintzen dizkie zerbitzuak eta instalazioak.

Interesatuek eskaera formularioa Deustuko Ikastetxe Nagusira bidali behar dute, ondoren haiekin harremanetan jarri ahal izateko. 

Baldintza ekonomikoak