Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea

Gradua

Euskaraz ikasi nahi?

Deustuko Unibertsitateak, bere unibertsitate egitasmoaren ildotik eta Euskara Normalizatzeko Plana betez, euskarazko irakaskuntza ezarri du harian-harian. Gaur egun ikasleek gradua osatzen duten ECTS kredituen % 80 baino gehiago egin ditzakete euskaraz.

Helburua: legelari eleaniztunak prestatzea

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak kalitateko irakaskuntza eskaintzen du euskaraz, hiru zutabetan oinarriturik:

  • Lege testuak eta testuliburuak egin edo euskarara itzultzen dira.
  • Bana-banako arreta eskaintzen diete ikasleei tutore euskaldunek.
  • Zuzenbideko irakasgaiak euskaraz ematen dituzten irakasleak Zuzenbideko doktoreak eta profesionalak dira.

Euskaraz matrikulatuta, Eusko Jaurlaritzaren euskarako C1 hizkuntza eskakizuna eskuratuko duzu ziurtatu beharrik izan gabe, behar adina kreditu euskaraz eginda.

"Derrigorrezko hezkuntza amaituta bakoitzari dagokio hizkuntza mantentzea eta hobetzea lan mundura sartzeko heltzen den momentura arte. Nire ustez, gradua euskaraz egiteak abantaila handiak ditu. Edozein kargu publikoan zein enpresa pribatuan lan egiteko euskarazko formakuntza kontuan hartzen den gauza dela uste dut."

Logo de la Universidad de Deusto

Euskaraz ikasi

Maider Allende, Zuzenbide Graduko euskarazko ikaslea

Zuzenbide Plus

Prestakuntzaren osagarri hori euskaraz egin ahal izango duzu oso-osorik. Lagun ditugu zeregin horretan Zuzenbidearen Euskal Akademia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua. Zuzenbide Plus-en bidez:

  • Karreran zehar erakundeek antolatzen dituzten prestakuntza saioetara joango zara
  • Ahozko komunikazioa landuko duzu (euskarazko oratoriako tailerra euskaraz), baita idatzizkoa ere (dokumentazio juridikoko tailerra euskaraz)
  • Prestakuntza tekniko gehigarria jasoko duzu euskaraz eta terminologia espezializatuko ezagutza aurreratua ere bai
  • Euskaraz lanak idazteko laguntza lortuko duzu
  • Administrazio publikoan erabiltzen den euskara ikasiko duzu
  • epaitegiek eta auzitegiek zelan funtzionatzen duten euskaraz ulertuko duzu
  • Zuzenbidearen Euskal Akademia eta beste erakunde batzuk bisitatuko dituzu
  • Abokatuen Elkargoko euskara batzordean parte hartuko duzu
     
Zelan matrikulatu euskaraz?

1. mailako matrikula egitean adierazi beharko duzu. Horrela, graduko programako euskarazko eskaintza osatzen duten irakasgai guztietan matrikulatuko zara.