Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea

Gradua

Aurkezpena

Gizartearekin konpromisoa duten pertsonentzat

Gure gizartea eta bertan gertatzen diren harremanak ulertu nahi badituzu, pertsona eraikitzailea bazara eta arazoak ebazteko gaitasuna baduzu, eta abiada bizian aurrera doan mundu honetako aldaketen inguruan sentibera bazara, Zuzenbideko graduak legelari izateko prestakuntza emango dizu eta zientzia bikain horren helburua lortzen lagunduko dizu: bidezkoa eta ordenatua izango den gizarte batean bizitzen.

Gradu jeneralista eta balio ugarikoa

Gradu honek gakoak eskaintzen dizkizu herritarren arteko harremanak, herritarren eta administrazioen eta erakunde publikoen eta Estatuen beren arteko harremanak zelan eratzen diren ulertzeko. Bizitza soziala erregulatzen duten arau juridikoak ikasiko dituzu, baita zelan sortu, interpretatu eta aplikatzen diren ere.

Zer ikasiko duzu?

  • Arau eta testu juridikoen zentzua eta norainokoa erabakitzen.
  • Akordioak, hitzarmenak, kontratuak eta bestelako testu juridikoak idazten.
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta garrantzitsuagoak diren testuinguruetan ongi moldatzen izan litezkeen gatazkei aurrea hartzen eta direnei ebazpidea ematen
  • Juridikoki argudiatzen modu pertsonalean, ebazpide berri eta sendoak sortuz, etikaren eskakizunen arabera

Eta hori dena, nola?

  • Aurrez aurre, eskola teorikoen, baina praktikara oso bideratuta daudenen bidez.
  • Oinarrizko prestakuntzako, nahitaezko eta hautazko irakasgaien bidez.
  • Ingelesez emandako eskolen bidez, hizkuntza hori ezinbestekoa baita zure prestakuntza juridikorako. Lantegietan rol play-etan parte hartuz, sor daitezkeen gatazkak eta egon daudenenak konponduz.
  • Egungo gizarteko harreman eta arazoak klasera hurbiltzen dizkizuten kasu praktikoetan lan eginez.
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknikak gero eta garrantzitsuagoak diren testuinguru batean moldatuz.
  • Zuzenbidea banatzen den lau ibilbideetako batean sakonduz: Zuzenbide Publikoa, Ondare eta Enpresa Zuzenbidea, Nazioz haraindiko Zuzenbidea, Informazioaren eta Komunikazioaren Tekniken Zuzenbidea.

Gaitasun orokorrak 

Berariazko gaitasunak

Aukeratu norakoa, unibertsitatea, eta egin hegan

Graduko laugarren urteko lehenengo seihilekoan, atzerriko unibertsitate batera joan ahal izango zara, Erasmus programaren barruan. Hartara, beste kultura batzuk ezagutu ahal izango dituzu eta Zuzenbideko ikasketak jarraituko dituzu beste herrialde batzuetako legerietan. 

Erasmuseko norakoen zerrenda  

Aldebiko norakoen zerrenda  

Zuzenbideko graduko mugikortasun programei buruzko araudia

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza zerbitzua izango duzu, 1. mailan hasita. Tutoreak ikasleei orientazioa ematen die, taldean edo banaka, kontu akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz. 

2015-2016 ikasturteko tutoreen zerrenda maila bakoitzeko

Fakultate bakoitzeko tutoretza espezifikoez gainera, Unibertsitatean, oro har, koordinazio organoa dago: Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Zehatzago esanda, Zuzenbide Fakultateak badu Lanbide-orientazioko Zerbitzua, ikasleen etorkizuneko Lan-irteerekin lotutako jarduerak antolatu, koordinatu eta dinamizatzen dituena (lantegi praktikoak, graduaren lan-irteerei buruzko informazio saioak, enpresen eta bulegoen aurkezpenak). Advisoring programaren bidez, ospe handiko eta Deustuko Unibertsitatetik kanpoko profesionalekin lan-saioetan parte hartzeko aukera izango duzu, lanbiderako zein arlo aukeratu laguntzeko.