Zure ahalegina aitortzea
Honors Program ikasle bikainentzako saria da. Deustuko Unibertsitatean berria bada ere, tradizio handikoa da Ingalaterrako eta Ipar Amerikako unibertsitateetan.
Helburu du espedienterik onenak dituzten ikasleen ahalegina aitortzea. Aitorpen hori lortzeko aparteko ahalegina erakutsi behar da: irakasgai gehigarriak egin, batzuk ingelesez; boluntariotzako jardueretan parte hartu; nazioarteko edo estatuko truke programa batean parte hartu; eta ikerlanak egin.