Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea

Gradua

Aurkezpena

Espezializazioaren aldeko apustua

Gizarte bizitzaren antolaketa eta ekonomia sistemaren egituraketaz jakin-mina baduzu, gaitasun analitikoa eta gauzak arrazoitzekoa baduzu, Zuzenbideko graduak + Ekonomia Espezialitateak prestakuntza juridiko sendoa eskaintzen dizu, ekonomia eta enpresa munduan sakontzeko berariazko espezializazioarekin

Zuzenbideko graduaren osagarri ezin hobea

Eskola-ordu batzuk gehiago eginda (48 ECTS, Zuzenbideko Graduko lau urteetan banatuta), esparru juridikoaz oso bestelakoa den baina lotura estua duen batean espezializatuko zara: ekonomia eta enpresa munduan.Ekonomia Espezialitateko titulu propioa osagarria eta hautazkoa da, eskaera handia duena, ikasleen aldetik, eta enpresetan ere onarpen zabala duena, sarritan eskatzen baitira profil juridikoa eta ekonomikoa duten profesionalak.

Hiru modulutan egituratutako prestakuntza

  • Ekonomia ingurunea: oinarrizko ekonomia eta ekonomia aplikatua jorratzen ditu, enpresaren inguru ekonomikoa interpretatzen duena.
  • Kudeatzeko teknikak: Zuzenbideko graduan kontabilitateaz ikasitako oinarrizko ezaupideak garatzen dituzte eta finantza eragiketak eta inbertsioen errentagarritasuna aztertzeko prestatzen dute ikaslea.
  • Enpresen kudeaketa: enpresa eta beronen kudeaketa hartzen du ardatz, eta arlo funtzionalen kudeaketako azpisistemaren barruko unibertsoan sartzen dute ikaslea.

Eta hori dena, nola?

  • Aurrez aurreko eskoletan, praktikara bideratutako klase teorikoetan.
  • Oinarrizko prestakuntzako, nahitaezko eta hautazko irakasgai batzuen bidez, eta Ekonomia Espezialitateko berariazko irakasgaien bidez
  • Ingelesez eskainitako irakasgaien bidez, ezinbestekoa baita zure prestakuntza juridikoa osatzeko.
  • Lantegi eta rol play-etan parte hartuz: nola ebatzi egon daitezkeen gatazkak eta egon daudenak.
  • Egungo gizartearen harremanak eta arazoak gelara hurbilduko dizkizuten kasu praktikoen bidez lan eginez.
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gero eta garrantzi handiagoa duten inguru batean moldatuz.
  • Gainera, Zuzenbideko lau ibilbide hauetako batean sakontzeko aukera izango duzu:

-Zuzenbide Publikoa

-Ondare eta Enpresa Zuzenbidea

-Nazioz haraindiko Zuzenbidea

-Informazioaren eta Komunikazioaren Tekniken Zuzenbidea

Gaitasun orokorrak

Berariazko gaitasunak

Hizkuntza eskakizuna

Ekonomia Espezialitateko Diploma egiten baduzu, gradua bukatu baino lehen, hizkuntza modernoaren eskakizuna beteta eduki beharko duzu: ingelesa, frantsesa edo alemana. Hizkuntza moderno horretan erakutsi beharreko maila B2 da. 

Aukeratu norakoa, unibertsitatea, eta egin hegan

Graduko laugarren urteko lehenengo seihilekoan, atzerriko unibertsitate batera joan ahal izango zara, Erasmus programaren barruan. Hartara, beste kultura batzuk ezagutu ahal izango dituzu eta Zuzenbideko ikasketak jarraituko dituzu beste herrialde batzuetako legerietan. 

Erasmuseko norakoen zerrenda  

Aldebiko norakoen zerrenda  

Zuzenbideko graduko mugikortasun programei buruzko araudia

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza zerbitzua izango duzu, 1. mailan hasita. Tutoreak ikasleei orientazioa ematen die eta, taldean edo banaka, kontu akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz ere bai. 

2015-2016 ikasturteko tutoreen zerrenda maila bakoitzeko
Fakultate bakoitzeko tutoretza espezifikoez gainera, Unibertsitatean badago koordinazio organo orokor bat: Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Zehatzago esanda, Zuzenbide Fakultateak badu Lanbide-orientazioko Zerbitzua, ikasleen etorkizuneko lan-irteerekin lotutako jarduerak antolatu, koordinatu eta dinamizatzen dituena (lantegi praktikoak, graduaren lan-irteerei buruzko informazio saioak, enpresen eta bulegoen aurkezpenak).Horrez gain, Advisoring programaren bidez, ospe handiko eta Deustuko Unibertsitatetik kanpoko profesionalekin lan-saioetan parte hartzeko aukera izango duzu, lanbiderako zein arlo aukeratu laguntzeko