Testimonio Mariel Pérez

Mariel Pérez, Licenciada ADE 2011 e Ingeniera Técnica en Informática de Gestión 2012  «Titulazio bikoitza ikastea erabaki nuen, enpresen administrazioa eta arlo teknikoago bat, ingeniaritza esaterako, uztartzea proposamen osoa iruditu zitzaidalako. Gehiago gustatu izan zaizkit zenbakizko ikasgaiak, analitikoak, baina baita antolaketari lotutako gaiak, pertsonen arteko harremanak eta abar ere. Pozik nago egindako aukerarekin. Ameriketako Estatu Batuetako egonaldia azpimarratu nahi dut, nazioarteko programaren barruan. Erasmus joatea, zalantzarik gabe, inoiz izan dudan esperientzia onena izan da. Gainera, azken bi urteetan praktikak egin ditut: lehenengoak enpresa alorrekoak ziren, eta bigarrenetan, hezkuntzako plataforma bat garatzen aritu naiz enpresei prestakuntza eskaintzen dien enpresa batean. Esperientzia horiek guztiak, pertsona moduan aberasteaz gainera, nire lanbideko bizitza norantz bideratu nahi dudan ikusten lagundu didate. Orain zerbitzu profesionaletako enpresa batean ari naiz lanean, finantza zerbitzuetako aholkularitzan, eta bertan bereziki aintzat hartzen dituzte IKTen alorreko jakiteak eta atzerrian egin nuen egonaldia.»

Mariel Pérez
EAZ 2011ko Lizentziaduna eta 2012ko Kudeaketako Informatikako Ingeniaritza Teknikoa
Digital Project Manager, Shiseido Spain