Testimonio Iñigo Uriarte

Iñigo Uriarte, Licenciado en ADE 2013 eIngeniero Técnico en Informática de Gestión 2014.  «Unibertsitatean hasi aurretik, ez nuen oso argi zer ikasi. Asko gustatzen zitzaidan teknologia, eta hari lotutako zerbait ikasi nahi nuen; baina, era berean, beti gustatu izan zaizkit enpresa mundua, zenbakiak, pertsonekin harremanak... Deustuk Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura eta Kudeaketako Informatikako Ingeniaritza Teknikoa titulazio bikoitza ikastea proposatu zidatean, ez nuen bi aldiz pentsatu, eta neure bizitzako aukerarik onenetako bat izango dela uste dut. Azken ikasturtean egonik, esan dezaket konbinazio paregabea dela, bi esparru horiek, enpresa eta teknologia, osagarriak direlako eta gero eta batuagoak daudelako; gure ingurura begiratu besterik ez dago. Gainera, titulazio honek bi ikuspegi guztiz desberdin garatzeko aukera ematen du, eta arazo edo erronkei aurre egiteko gaitasun handiagoa eskuratzen da horrela. Bestalde, Deustuko Unibertsitatea beti dago lan esparruan laguntzeko prest: praktikarik onenak lortzen ditu, eta edozein arazoren aurrean, aholku lagungarriak eskaintzen dizkizu. Praktikak multinazional batean egin nituen, Giza Baliabideen sailean. Lanbidean aurrera egiteaz gainera, oinarri akademiko ona nuela egiaztatu nuen. Azkenik, Deustuk beste aukera bikain bat ere eskaintzen du: nazioarteko trukea. Indian izan nintzen, eta esperientzia ahantzezin eta paregabea bizi izan nuen han. Indiako egonaldiak aukera eman dit profesional eta pertsona giza hazteko. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, beti gogoratzeko modukoa.>>

Iñigo Uriarte
EAZ 2013ko Lizentziaduna eta 2014ko Kudeaketako Informatikako IngenieritzaTeknikoa.
Finantza Kontrollera, Insertecen, Txinan.