Testimonio Eneko Bengoa

Eneko Bengoa, alumno de 4º curso del doble grado en ADE+Ingeniería Informática  «Caracasen jaio nintzen, Venezuelan. Batxilergoa amaitzean eta ingelesa ikasi ondoren, Georgetowneko Unibertsitatean, Washington D.C.n, Dustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako titulazio bikoitza eskaintzen zela jakin nuenean, hori ikastea erabaki nuen. Lau urte hauetan, enpresaren munduan eta informatikaren munduan, bietan, lan egiteko jakiteak eskuratu ditut. Aitak esaten du titulazio bikoitz hau ikasten duten pertsonak “enpresaren eta informatikaren arteko zubiak izango
direla edozein enpresatan”. Hori, gaur egun, abantaila handia da, informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak edozein negozioren eragiketetan txertatuta baitaude. Orain beste prozesu batean nago, lanbideko etorkizunari begira, funtsezkoa: praktikak. Deusto Business Schoolek praktiken saila du. Praktika eskaintza zabala egiten digu eta praktika bilatzeko eta aurrera eramateko orduan, laguntza eskaintzen digu. Atzerrian bizi izan banaiz ere, ez dut galdu nahi izan Nazioarteko Truke Programan parte hartzeko aukera. Horregatik, trukeko programa Asiako unibertsitateren batean egin nahiko nuke, Deusto Business Schoolen hitzarmenez baliatuz.»

Eneko Bengoa
EAZ + Informatikako Ingenieritzako Gradu Bikoitzeko 4. mailako ikaslea.