Calendario pruebas de ingreso 2016/17 Deialdia | Lekua | Eskaera egiteko epea | Probak egiteko data |
1 | Donostia | Urtarrilak 15 - martxoak 2 | Martxoak 11 |
1 | Bilbo | Urtarrilak 15 - martxoak 2 | Martxoak 12 |
2 | Donostia | Maiatzak 13ra arte | Maiatzak 20 |
2 | Bilbo | Maiatzak 13ra arte | Maiatzak 21 |
Toki kopururik handiena lehenengo deialdian eskainiko da. Gainerakoetan kopuru txikiagoa egongo da, matrikula bete arte. Fakultateak eskubidea izango du toki guztiak lehenengo bi deialdietan betetzeko.
Aparteko epeei buruzko informazioa titulazioaren araberakoa da, dagoen toki kopuruaren araberakoa. Halakoetan, unibertsitateko web orrian emango da informazioa.
Probak, hizkuntzetakoak izan ezik, euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke. Zeuk aukeratuko duzu zein hizkuntzatan egin.
Denentzako proba orokorrek 2 ordu eta erdi iraungo dute guztira.
Egun berean egingo dituzu proba orokorrak eta egin nahi dituzun graduei dagozkien proba berezi guztiak, gradu bat baino gehiago eskatu baduzu.
Nolakoak dira sarrera probak?
PROBA OROKORRAK
- Test psikoteknikoa. Test motako galderak, bost erantzun aukeran, hitzezko arrazoibidea, arrazoibide abstraktua eta zenbakizko arrazoibidea ebaluatzeko (60 minutu).
- Gaitasunen proba: DUk garrantzi handikotzat jotzen dituen sei gaitasunetan hautagaiak duen maila zehazteko proba: sen etikoa, pentsamendu kritikoa, IKTen erabilera (gaitasun digitala), talde-lana, ikasteko orientazioa eta pertsonen arteko komunikazioa.
- Ingeleseko proba: test motako galderak, lau erantzun aukeran (50 minutu inguru). Proba hau ikaslegai guztiek egin behar dute, sarrera-eskaerarekin batera ingeles-maila egiaztatzen duten agiriak aurkeztu dituztenek barne.
PROBA BEREZIAK
Zer ikasketatarako? Ingeniaritzak, EAZ, EAZ+ZAP, EAZ + IMS, EAZ + Zuzenbidea, EAZ + ITI, EAZ + Informatika
Batxilergoko modalitateetan komunak diren Matematikako ezaupideak neurtzeko proba. Test erako galderak dira, hiru erantzun aukeran dituztenak eta denbora mugatuan erantzun beharrekoak.