Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lan Harremanak

Nazioarteko programa

Azken urteotan, Nazioarteko esparruko ikasleen prestakuntzarako hainbat mintegi eskaini dira Fakultatean. Mintegiok bertoko eta atzerriko ikasleentzat zabalik egoten dira.

Globalizazioak eta Europako hainbat herrialde Europar Batasunean sartzeak Zuzenbideko Gradua estatuko mugez harantzagoko ikuspegiaz egituratu beharra eskatzen du.

Horregatik, bada, Gradua diseinatuta dago ikasleei mugikortasuneko nazioarteko programetara sartzeko modua emateko, Nazioarteko berariazko prestakuntzako ibilbidea egiteko, eta kredituen heren bat baino gehiago ingelesez ikasteko ere bai.

Ildo horretatik, aparteko garrantzia dauka Socrates-Erasmus truke programak, Europar Batasunaren barruan. Beste unibertsitate batzuetatik hartzen ditugun ikasleen mugikortasuna sustatzeko (gaur egun gertatzen den moduan), 80 ECTS baino gehiagoko eskaintza dute ingelesez, baita espainierazko ikastaroak ere (atzerriko ikasleentzat).

Kanpoko unibertsitateetara bidaltzen ditugun ikasleen kasuan, mugikortasun programa laugarren urteko lehen seihilekoan egiteko moduan diseinatu dugu, ikasketa planeko gaitasunak eskuratzen lagungarri izan dadin.