Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lan Harremanak

Gradua

Aurkezpena

Gizartearekin eta pertsonekin konpromisoa dutenentzat

Lan munduaren konplexutasunak, mundu horrek planteatzen dituen arazoek, langileen eta enplegu emaileen artean ekoizpen prozesuan sortzen diren harremanek interesa sortzen badizute, eta bi aldeen eskubide eta betebeharren arteko oreka aurkitu beharra ikusten baduzu, Lan Harremanetako graduarekin enpresa pribatuak eta Herri Administrazioak gizarte eta lan arloko gaietan juridikoki ordezkatzeko eta aholku emateko beharrezko ezagutzak jasoko dituzu, baita enpresa horietan lan egiten duten pertsonak kudeatzeko ere.

Jarrera kritiko, konprometitu eta etiko baten bidez ikastea

 Zer ikasten da gradu honetan?

  • Prestakuntza sendoa jasoko duzu zuzenbidean, enpresan, ekonomian, soziologian, psikologian, historian eta etikan; horrela, oso ondo ezagutuko duzu autonomoen, enpresen eta administrazio publikoen esparrua.
  • Pertsonen zuzendaritzara eta kudeaketara bideratutako gaiak, bai eta jendaurrean hitz egitera eta psikologiako eta negoziazioko teknikak eta plangintza estrategikoko teknikak erabiltzera bideratuak ere.
  • Interes kontrajarrietatik sortutako gatazkak zelan ebatzi.
  • Azken batean, mundu bidezkoagoa eraikitzeko behar diren tresnak zelan erabili behar diren.

Eta hori guztia, nola?

  • Aurrez aurre, eskola teorikoen baina praktikara oso bideratuta daudenen bidez.
  • Lantegi eta rol play-etan parte hartuz, sortu daitezkeen gatazkak nola konpondu pentsatuz eta egon daudenak ebatziz.
  • Egungo lan munduko harreman eta arazoak klasera hurbiltzen dizkizuten kasu praktikoetan lan eginez.
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknikak gero eta garrantzitsuagoak diren testuinguru batean moldatuz.

Gaitasun orokorrak 
 
Berariazko gaitasunak

Aukeratu norakoa, unibertsitatea, eta egin hegan

Graduko laugarren urteko lehenengo seihilekoan, atzerriko unibertsitate batera joan ahal izango zara Erasmus programaren barruan. Hartara, beste kultura batzuk ezagutu ahal izango dituzu eta Lan Harremanetako ikasketak jarraituko dituzu beste herrialde batzuetako legerietan. 

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza zerbitzua izango duzu, 1. mailan hasita. Tutoreak ikasleei orientazioa ematen die, taldean edo banaka, kontu akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz 

2015-2016 ikasturteko tutoreen zerrenda maila bakoitzeko

Fakultate bakoitzeko tutoretza espezifikoez gainera, Unibertsitatean badago koordinazio organo orokor bat: Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Zehatzago esanda, Zuzenbide Fakultateak badu Lanbide-orientazioko Zerbitzua, ikasleen etorkizuneko lan-irteerekin lotutako jarduerak antolatu, koordinatu eta dinamizatzen dituena (lantegi praktikoak, graduaren lan irteerei buruzko informazio saioak, enpresen eta bulegoen aurkezpenak). Horrez gain, Advisoring programaren bidez, ospe handiko eta Deustuko Unibertsitatetik kanpoko profesionalekin lan-saioetan parte hartzeko aukera izango duzu, lanbiderako zein arlo aukeratu erabakitzen laguntzeko.