Maider Cuesta

Maider Cuesta, alumna en su 5º curso y medio del doble grado en ADE + Ingeniería Informática  «Deustuko Ateak zabalik jardunaldi batzuetan, gradu bikoitz honi buruzko informazioa jaso nuenean, oso aukera ona iruditu zitzaidan. Izan ere, errealitate ekonomikoa hobeto ulertu nahi nuen, baina, aldi berean, jakite teknikoak ere eskuratu nahi nituen, Ingeniaritzaren arlokoak. Deusto Business Schooleko nire ibilbidea esperientzia eraldatzailea eta aberasgarria izan da, zalantzarik gabe. Gainera, gradu bikoitzarekin batera, Berrikuntzako eta Ekintzailetzako titulu propioa egin dut. Bestalde, Burtsako Klubean hartu dut parte, gelako ordezkaria izan naiz, eta trukeko
ikasleak “integratzeko” programan lagundu dut. Deustuko Informatika Zerbitzuko monitorea ere izan naiz. Iaz Suedian izan nintzen, Lund-en, seihileko batez. Eskandinaviako enpresa batzuen negozio eredu berritzaileak ezagutu ahal izan nituen bertan. Errealitate handituaren garapenean eta mugikorretarako aplikazioetan espezializatutako enpresa batean egin ditut praktikak. Negozio ideia baten bideragarritasuna aztertzea egokitu zitzaidan: zorion txartelen Europako merkatua sakon aztertu nuen, negozio eredua aldatu genuen, eta hornitzaileekin eta bidalketa enpresekin bilerak izan nituen. Ekimenaren oinarrian zegoen aplikazioaren interfacea ere diseinatu genuen. Orain, sky.fun (www.skyfun.eu) startuparen sortzaileetako bat naiz. Produktu berezi bat garatu dugu, errealitate handituko 3 dimentsiotako animazioak ohiko zorion txartelei eransten dizkien produktua.»

Maider Cuesta
EAZ + Informatikako Ingenieritzako Gradu Bikoitzeko ikaslea bere 5. urte eta erdian.
Trukea Lundeko Unibertsitatean, Suedian eta Sky.Fun (www.Skyfun.eu) startuparen sortzailea.