Lehen Hezkuntzako gradudunek...
Irakasle lanetan arituko zarete, EAEko eta kanpoko ikastetxe publiko, pribatu eta hitzartuetan.
Tutoreak eta orotariko irakasleak izango zarete: gaztelania, matematika, natur zientziak etab. irakatsiko dituzue.
Baina gainera...
- Gorputz Hezkuntzako aipamena egiten baduzu, Gorputz Hezkuntza irakasgaiko irakasle izango zara, eta ikastetxe, kiroldegi eta gimnasioetako haurren kiroletako monitore lan egin ahal izango duzu.
- Entzumen eta Hizkuntzako aipamena ikasten baduzu, entzumenarekin eta hizkuntzarekin lotutako zailtasunak dituzten ikasleen laguntzako irakaslea izango zara.
DECA eginez gero (bi aipamenetan da titulu osagarria), Erlijio Katolikoko Irakasle lan egin ahal izango duzu, horretarako Apezpikuen Batzarraren gaikuntza jasoko baituzu.