Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

Gradu bikoitza

Zertan datzan

Titulazio honetan bi graduetako ezagutzak eta gaitasunak bateratzen ikasiko duzu. Eskaera handia duen profil bikoitza izango duzu, kirola eta hezkuntza bateratzen dituena, eta irakaskuntzan hezkuntzako etapa guztietan aritzeko ateak zabaltzen dizkizuna.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien + Lehen Hezkuntzako graduduna aditua da...

  • Hezkuntzako, jarduera fisikoko eta kiroletako gaitasunak bateratzen, ikaskuntza formalean eta ez formalean.
  • Jarduera fisiko eta kirol mota asko menperatzen, baita kirolaren alderdi psikologikoak, soziologikoak, antolaketakoak, etab., eta bakoitzean jarduteko metodorik egokienak erabiltzen.
  • Edozein adinetako pertsonei pertsona moduan eta gizarte mailan hazten laguntzen.
  • Jarduera fisikoan eta kirolean oinarritutako entrenamenduak, proiektuak eta programak diseinatzen, garatzen, zuzentzen eta ebaluatzen.
  • Irtenbide pedagogikoak bilatzen eta proposatzen, kirolaren praktika hobetzeko.
  • Taldeak dinamizatzen, pertsona bakoitzaren eta bere inguruaren ezaugarriei erreparatuz.
  • Jarduera fisikoa sustatzen, bizimodu osasungarrirako ohitura gisa.

Ikaslearen profila

  • Hezkuntza eta adin eta errealitate desberdinetako pertsonei ikaskuntza prozesuetan laguntzea gustuko baduzu...
  • Horrez gain, maila guztietako kirola gogoko baduzu eta jarduera fisikoa eta kirola hezkuntzaren funtsezko arloak direla uste baduzu, gradu bikoitz hau zuretzat diseinatuta dago bereziki.

Tituluaren amaierako profila

Bi aipamen:

menciones Primaria
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien irakaskuntza (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua) Gorputz Hezkuntza (Lehen Hezkuntzako Gradua)
Kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruan zelan irakatsi eta hezi ikasteko beharrezko oinarriak ikasiko dituzu.                       Aipamen honek Lehen Hezkuntzan Gorputz Hezkuntza irakasgaia irakasteko behar dituzun ezagutzak emango dizkizu.

Hizkuntzak

Batez ere euskaraz ikasiko duzu eta irakasgai batzuk ingelesez egiteko aukera izango duzu. Gradua amaitutakoan Eusko Jaurlaritzak ematen duen del C1 hizkuntza maila* aitortuko zaizu (EHAA – 47/2012 Dekretua), ikasketen % 60 baino gehiago euskaraz egina izango baituzu.
 
Kirol-instalazioak

Instalazio berrituak izango dituzu, titulaziorako berariaz egindako kirol-instalazioak. Hitzarmenak ere baditugu udalaren kirol instalazioak eta instalazio pribatuak erabiltzeko. Hala, behar izan ditzakezun espazioak izango dituzu, kirol jardueraren oinarriak bertatik bertara ikas ditzazun. 
 
Tutore pertsonala

Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatuan sartzera bideratuta dago..

Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazoren bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
 
Metodologia praktikoa eta dinamikoa

Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.

Fases de aprendizaje
1.Testuinguru esperientziala Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.
2.Behaketa eta gogoeta Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere.
3.Kontzeptualizazioa Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu.
4.Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan.
5.Ebaluazioa Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Graduan jasoko dituzun gaitasunak

Lehen Hezkuntzako Graduan jasoko dituzun gaitasunak