Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lehen Hezkuntza + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

Gradua

Zer da Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzia?

Gradu honetan ikasiko duzu programa fisiko eta kirol programa ugari menperatzen, baita horien alderdi psikologikoak, teknikoak, soziologikoak, taktikoak, antolaketakoak eta abar. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduduna aditua da...

  • Jarduera fisikoa sustatzen, bizimodu osasungarrirako ohitura gisa.
  • Taldeak dinamizatzen, pertsona bakoitzaren eta bere inguruaren ezaugarriei erreparatuz.
  • Giza gorputzaren ahalmenak ahalik eta gehien ateratzen, bai maila fisiko eta mugimendu aldetik eta bai buru aldetik.
  • Jarduera fisikoan eta kirolean oinarritutako entrenamenduak, proiektuak eta programak diseinatzen, garatzen, zuzentzen eta ebaluatzen.
  • Kirola praktikatzeko orduan, errendimendua hobetzeko irtenbideak bilatzen eta proposatzen.
  • Kiroletako diziplina bakoitzeko praktika egokia menperatzen, teoria eta praktika ezagutuz, lesioak eta beste arazo batzuk saihesteko.
  • Gorputz Hezkuntza irakastea.

OHARRA: Klaseak 8:00etatik 17:00etara egon daitezke.

Ikaslearen profila

Nolakoa zara?
  • Kirola maila guztietan interesatzen bazaizu...
  • Jarduera fisikoa eta kirola hezkuntzan eta osasunean funtsezkoak direla uste baduzu...
  • Batxilergoko edo Heziketa Zikloetako ikaslea bazara (ikusi sarbideak)… 

...eta zure lanbide bihurtu nahi baduzu, hauxe duzu zeuretzako diseinatutako gradua.

Tituluaren amaierako profila 

Onarpenerako irizpideak

Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  •  Ikasketa-espediente osoa.
  •  Sarrera-proben emaitza.
  •  Osasun ziurtagiria.
  •  Ikaslearen kirol merezimenduak, titulaziorako profila osatzen dutenak.

DBHko 4. mailako batez besteko nota ponderatua kalkulatzeko, irakasgai hauek hartzen dira kontuan: Matematika, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Gaztelania eta Literatura.

Batxilergoko 1. mailako batez besteko nota kalkulatzeko, 6 irakasgai hartzen dira kontuan:

Komunak:

· Filosofia eta herritartasuna
· Mundu garaikiderako zientziak

Modalitatea:

· Ikasleak egin dituen irakasgaiak
· Hautazko irakasgaia

Zentro guztiek ez dituztenez Hizkuntza eta Literatura irakasgaiak (gaztelania, ingelesa edo euskara) ematen Batxilergoko 1. mailako curriculumean, irakasgai horiek ez dira batez besteko notaren kalkuluan sartzen, baina kontuan hartzen dira hautagaitzaren ebaluazioan.

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako orotariko batez bestekoa kalkulatzeko, maila bakoitzeko batez besteko nota aterako da eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.

Eskaera aurkezteko unearen arabera Batxilergoko 2. mailako egoera desberdina denez, maila horretako kalifikazioak ez dira kontuan hartuko batez besteko nota orokorra kalkulatzean. Beste merezimendu batzuekin batera balioetsiko dira ikasketa bakoitzaren hautaketa-prozesuan.

Onarpen-prozesuan ikasketa-espedienteak garrantzia duen arren, sarrera-probetara deitutako guztiek dute onartuak izateko aukera.

Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara deitu diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.
 
Hizkuntzak

Euskarazko edo gaztelaniazko taldea aukera dezakezu. Kasu bietan egin ahal izango duzu irakasgaietarikoren bat ingelesez. Euskarazko taldean ikasten baduzu, C1* hizkuntza-gaitasuna aitortzeko adina kreditu egin ahal izango dituzu.
 
Kirol-instalazioak

Instalazio berrituak izango dituzu, titulaziorako berariaz egindako kirol-instalazioak. Hitzarmenak ere baditugu udalaren kirol instalazioak eta instalazio pribatuak erabiltzeko. Hala, behar izan ditzakezun espazioak izango dituzu, kirol jardueraren oinarriak bertatik bertara ikas ditzazun. 
 
Tutore pertsonala

Deustun banakako laguntza izango duzu maila guztietan, Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzean behar duzun horretan laguntza jaso ahal izango duzu. Adibidez, lehenengo mailan badago unibertsitatera egokitzen laguntzeko berariazko ekintza plana. Laugarren mailan, berriz, tutoretza lan-merkatura sartzera bideratuta dago.

Tutore pertsonala izango duzu karrera osorako. Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
 
Metodologia praktikoa eta dinamikoa

Unibertsitatearen helburuetako bat da ikasleek eginez ikastea. Horregatik, Deustun zeu ardatz zaren ikaskuntza eredu bati jarraituz ikasiko duzu.

Fases de aprendizaje
1. Testuinguru esperientziala Badakigu esperientziatik ikasten dugula; hortaz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.
2. Behaketa eta gogoeta Behin aurretiazko eskema horiek planteatuta, ezinbestekoa da behatzea eta zalantzan jartzea ere.
3. Kontzeptualizazioa Aurretiaz dakiguna eta gaiari buruz idatzitako teoria erkatzen ditugu.
4. Esperimentazio aktiboa Ikaskuntzak, teoria ulertzea ez ezik, praktikan jartzea ere eskatzen du. Horretarako, hainbat jarduera, ariketa, praktika, proiektu eta/edo ikerlan egiten dira, ikasleak gaitasun horiek aplika ditzan.
5. Ebaluazioa Azkenik, ebaluazioan ikasitakoaz hausnarketa egiten da eta egindako lana balioesten da.

Lortuko dituzun gaitasunak

Nazioarteko Programa

Hirugarren mailan, aurreikusitako hizkuntza eskakizunak eta eskakizun akademikoak betetzen badituzu, beste herrialde bateko unibertsitate batera joan ahal izango zara ikastera, seihileko batean edo bietan. Bigarren mailan jakinaraziko dizute zeintzuk diren eskakizun horiek eta zer egin toki bat izateko.
Esperientzia ona da herrialdeko ohiturak ezagutzeko, beste kultura batzuen berri izateko, hizkuntza arloko gaitasunak garatzeko, etab.

Unibertsitate europarrak, amerikarrak...