Iñigo Cendoya

Iñigo Cendoya, alumno de 5º curso de ADE + Ingeniería Informática  <<Gradu bikoitz hau ikastea erabaki nuen, elkarren osagarri diren bi esparru batera lantzeko aukera eskaintzen duelako: enpresa mundua eta IKTak. Bi esparru horien arteko lotura gero eta handiagoa da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
izugarri erabiltzen baitira enpresa kudeaketan. Gainera, Deusto Business Schoolek aukera eman dit, 4. mailan, Procter & Gamblek urtero antolatzen duen IDS Challenge ekimenean parte hartzeko. Esperientzia oso aberasgarria izan da, Europa, Afrika, Kanada eta Ekialde Ertaineko beste 23 ikaslerekin bizi izandakoa. Orain Uppsalako Unibertsitatean nago, Suedian, nazioarteko egonaldian, seihileko honetan. Esperientzia
ahantzezina eta paregabea izaten ari da, jende guztiari gomendatuko nioke.>>

Iñigo Cendoya
5. mailako EAZeko + Informatikako Ingeniaritzako Gradu Bikoitzeko ikaslea
Trukea Upssala Universityn, Suedian.