Gaitasun praktikoak eta laborategikoak ezinbestekoak dira Ingeniaritza Fakultateko ingeniarien prestakuntzan. Ingeniaritzan aritzeak prestakuntza teknologiko handia eskatzen du eta hori esperientzia praktikoaren bidez baino ezin da lortu.
Deustuko Ingeniaritzan ematen diren irakasgairik gehienek atal praktiko bat dute, laborategietan egiten dena. Irakasgai horien helburua da ikasleek proiektuak edo taldeko eta bakarkako lanak egitea, euren ideiak, sormena eta geroago industrian aurkituko dituzten gatazkak konpontzeko gaitasuna garatzeko.
Horretarako, Fakultateak 25 laborategi baino gehiago ditu bere instalazioetan, 700 ikaslerentzako lekuarekin, bai eskoletan erabiltzeko, bai ikasleek ordu libreetan erabiltzeko.
"Ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategian ematen ditugun orduetan konturatzen gara zelan aplikatu teoria..."
Itziar Losa
Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikaslea
Deustun prestakuntza oso praktikoa da eta hasiera-hasieratik zaude proiektuak egiten. Irakasgaietan (matematika, kalkulua, marrazketa, etab.) jasotzen ari zaren ezagutzak praktikan jartzeko, sortzeko, diseinatzeko aukera duzu. Izan ere, ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategian ematen ditugun orduetan konturatzen gara zelan aplikatu teoria kasu praktikoetan. Prozesu horretan konturatzen zara benetan gustuko duzuna ikasten ari zarela eta ikusten duzu noraino heltzeko gai zaren.

Itziar Losa, Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikaslea
Robotika eta ikusmen artifizialeko laborategiak
- KUKA KRG robot industrialak
- GiGe kolorezko kamerak
Informatikako laborategiak
- Programazioa
- 10 laborategi orokor, 400 PCz hornituta, talde-lanak egiteko.
Elektronikako laborategiak
- Elektronika Analogikoa
- Elektronika Digitala
- Mikroprozesadoreak
Kimikako laborategiak