- Industria arlo guztietako enpresetan: automobilgintza, tren, elektrika, aeronautika, makina-erreminta, metalurgia, petrokimika eta bestelakoetan
- Proiektuen ingeniaritzetan
- Industria eta zerbitzu enpresen sail teknikoetan
- Mekanikaren eta industria elektronikaren esparruko merkaturatzeko eta industriako produktuen instalazioko enpresetan
- Teknologia garatzeko industrian
- Industria enpresen administrazio eta kudeaketa sailetan
- Aholkularitzan
- Irakaskuntzan eta ikerketan
Industria ingeniaritzak duen ikuspegi orokorrak erakargarri egiten du industria arloko ETEentzat, Euskal Herrian asko baitira halako enpresak. Proiektuen ingeniaritzako enpresentzat ere profesional egokia da, askotariko teknikak bateratzeko malgutasun eta ahalmen handia duelako, baita berrikuntza eta ikerketa lanak egiteko ere.