Graduak oso metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzailearen aldeko apustua egiten du, ezagutza praktikoetako goi maila bermatzeko, ezinbestekoa baita hori hala izatea ingeniarien artean. Kasu errealekin ikasiko duzu, industrian diharduten irakasleen eskutik.
Azalpenak, lanak, aplikazioko ariketak, hausnarketak eta baterako eztabaidek lagunduko diete ikasleei unibertsitateko gradudun horrek izan behar dituzten gaitasunak eta Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzako ezagutzak eta trebetasunak garatzen.
Fakultateko laborategietan, industrietan erabiltzen diren ekipoekin “endredatu” eta ikasi ahal izango duzu, benetako gailuekin; adibidez, produkzioko lerroa lanean erakusten duen 6 ardatzeko robotarekin.
Gaitasun orokorrak Berariazko gaitasunak