Onarpen irizpideak
Titulura sartzeko eskumena Onarpen Batzordeari dagokio. Batzorde hori dekanoak eta ikasketen antolamendu eta ikasleen dekanordeek osatzen dute. Onarpen prozesua honela dago antolatuta:
1.Hautagaiak Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak ezarritako epeen barruan eman behar ditu sarrera eskaera eta eskatzen den dokumentazioa.
2.Hautagaiari dei egingo zaio sarrera probak egiteko.
3.Proben emaitzak izanik, onarpen batzordeak hautaketa egiten du onarpenerako irizpideak oinarri harturik.
Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:
•Ikasketa-espediente osoa (% 60).
•Sarrera probaren emaitza (% 40).
DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako batez besteko ponderatua kalkulatzeko kontuan hartzen diren irakasgaiak. Maila bakoitzeko batez besteko nota aterako da eta gero bien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da.
Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara dei egin diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke.
Argibide gehiago: ingreso.deusto.es