Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea + IKTen espezialitatea

Praktikak

Lan eginez ikastea, ezagutza sendotzeko biderik onena
Deustuk praktikak egiteko aukera ematen dizu, Zuzenbide Fakultatearekin lankidetza hitzarmenak dituzten 100 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagotan. Kanpoko praktikak hautazkoak dira eta hautazko irakasgaitzat har daitezke; graduko 3. maila amaitzen duzun udan eta/edo 4. mailako lehenengo seihilekoan egiten dira.

Planteamendua

Bi tutorek (kanpoko erakundekoa, bata; eta unibertsitatekoa, bestea) ikaslearen jarraipena egiten dute praktikaldian, eta ikasleak gaitasun orokorrak eta berariazkoak zenbateraino lortu dituen ebaluatzen dute txostenen bidez. Ebaluaziorako, horrez gain, ikasleak praktikak egiten ari den bitartean eta bukatutakoan aurkeztu behar duen txostena ere hartzen da kontuan.

Era berean, hala nahi duten ikasleek borondatezko praktikak ere egin ditzakete, baina horiek ez lirateke kreditutzat hartuko ikasketa-espedientean.

Nazioarteko praktikak

Zuzenbide Fakultateak Atzerri Gaietako eta Lankidetzako Ministerioaren bitartez, Espainiak atzerrian dituen enbaxada eta kontsuletxeetan praktikak egiteko aukera eskaintzen die ikasleei, baita nazioarteko erakunde garrantzitsuetan ere.

Kanpoko praktikak

Kanpoko praktiken profila askotarikoa da: abokatuen bulegoak, notaritzak, erakunde publikoak, jurisdikzio-organoak, finantza-erakundeak, enpresak...

Ondorengo koadroan dituzu, zehatz-mehatz azalduta, azken urteotan parte hartu duten enpresen inguruko informazioa. (Zerrenda ez da osoa).

Empresas prácticas Euskera
Abendaño & Bilbao Abogados Abendaño & Bilbao Abogados-ek aholkularitza zabala eta eraginkorra ematen du kaleratze kasuetan, lan-kontratuen amaieran, erretiroetan, lanerako ezintasunen tramitazioan, eta kotizazio gabeko pentsioen tramitazioan. Lan Zuzenbideko profesionalek burutzen dute lan hori.
Adartia Global Corred Seguros SA Adartia aseguru-artekaritza bat da, arriskuen aholkularitza integralen sektorean, “neurrira” diseinatu eta ezarritako aseguru-programetan eta zerbitzuen kudeaketan liderra dena. Gizatalde, esperientzia eta dedikazio sendoari esker, aseguruen diseinu eta planteamendu berritzaileak eta bezeroengandik hurbilak egin ditzakete
Altia Espainian aholkularitza eta IKTen zerbitzu emaileen arteko konpainia independenteetan lehenengoetarikoa da. Jarduera ildo horren barruan, irismen funtzional eta tekniko zabala lortzen dute. Izan ere, Altiako aholkulariek proiektu askotan hartzen dute parte: ikerketak, txostenak, plan estrategikoen prestakuntza, prozesuen arrazionalizazioa, aholkularitza...
Arechalde Hormaechea Monedero Abogados Abokatuen bulego sendoa eta abokatu-talde koalifikatuak osatua, Zuzenbidearen hainbat arlo lantzen dituena. Hiru bazkide-sortzaile eta bulegoko kideek hogeita sei urteko esperientzia dute lanbidean. Bulegoko letratuak Zuzenbideko adar desberdinetan espezializatuak izateak esperientzia eta kalitate nahikoa ematen dio bezeroaren defentsa judizial eta estrajudizialari.
Asecoex SL Aholkularitzako zerbitzu profesionalak ematea da helburua, balio erantsi handikoa, aholkularitza juridikoan, enpresen nazioarteratze-prozesuetan, baita ordaindu gabeen berreskuratzeen kudeaketan.
Barrilero y Asociados Barrilero y Asociados bulegoa espainiar abokatu-bulego independenterik garrantzizkoenetariko bat da. Aholkularitza juridiko osoa eskaintzen du. Estatuko zentro ekonomiko nagusienetan dago: Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Donostian eta Vigon ditu bulegoak eta 150 profesionalek osatzen du taldea.
BMP Abogados BMP Abogados 1996an sortu zen Euskal Herrian, enpresa arlora bideratutako diziplina ugariko bulego bat osatzea erabaki zuen hiru abokaturekin, Zuzenbidearen arlo guztietan zerbitzu osoa emateko ahalmenez. Sorreratik, bezeroarekin harreman zuzena eta lotura estua mantentzeko konpromisoari loturik dihardute lanean.
Bilboko Merkataritza Ganbera Merkataritza Ganbera zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko korporazio bat da. Hauek dira bere zereginak, besteak beste: merkataritza, industria eta itsas sektorearen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea; enpresei zerbitzuak eskaintzea; eta Bizkaiko ekonomia bultzatzeko behar diren jarduera guztiak betetzea.
Cuatrecasas Cuatrecasas, Gonçalves Pereirak ia mende bat darama lanean eta ospe handia du. Espainia eta Portugaleko negozioen arloko abokatutzan erreferenteetako bat da Iberiar penintsulako bi abokatu bulego nagusi eta ospetsu bat egin ondoren sortu zen: Espainiako Cuatrecasas, eta Portugaleko Gonçalves Pereira, Castelo Branco
Despacho Cesar López López César López Abogados bulegoaren bazkide-sortzailea 1981ean hasi zen abokatutzan, Francisco Abrisketa y otros sozietate zibilean. Lankide izan zituen José Luis Ron de la Peña, Francisco Abrisketa Arruza eta Teresa Uriarte Cantolla. Eraikuntza gaietan espezializatutako bulegoa. Zuzenbidean, Asociación de Seguros Mutuos de Arquitectos-en Bizkaiko gaiak defenditzen ditu 1984tik.
Despacho Itziar Gorostiaga 1987an Bilbon sortutako bulego juridikoa da, Zuzenbide Zibil eta Zigor Zuzenbideko gai guztietan espezializatua. Esperientzia zabala du Familia arloan eta ezkontideen bitartekaritzan. Kasu bakoitzeko beharrizanak banaka eta egokitasunez tratatzen ditu. Higiezinen balorazioko eta kalte korporaleko peritu adituen laguntza du, trafiko- eta lan-istripuetarako.
Despacho Romanelli & Amurrio Bezeroen aholkularitza eta lege arloko defentsan diharduen taldea da. Bana-banako arreta eskaintzen dute, etengabeko komunikazioa oinarri harturik. Bulego profesionalaren aktiborik handiena bezeroak direlako ustean oinarritzen dute filosofia. Horregatik, arazoak eta lege-gatazkak konpontzen aritzen dira buru-belarri.
Ega Gestión y Asesoramiento SL Finantzak eta kontabilitatea, giza baliabideen kudeaketa, aholkularitza juridikoa eta zerga arlokoa dira, besteak beste, aholkulari profesionalen talde honek eskaintzen dituen zerbitzuak. 14 urte baino gehiagoko esperientzia dute enpresen kudeaketa eta aholkularitzako hainbat esparrutan.
Estudio Jurídico Bustamante Estudio Jurídico Bustamante, SLko lankide guztiak daude prestatuta arazoei aurre hartzeko eta konpontzeko, baita bezeroen helburuak lortu ahal izateko irtenbide baliagarriak eraikitzeko eta lortzeko. Bulegoarekin lankidetzan ari dira kanpoko abokatuak, hainbat gaitan adituak diren profesionalak, eskuduntza juridikoa edo kudeaketa profesionalen kokapenagatik beharrezko denean laguntzen dutenak.
Eurotax Abogados SL Lider sendoa da eskaintzen dituen zerbitzuetan; eta hori hala egiten dute bulegoan dauden lan-taldeei esker. Izan ere, erraztu egiten die partikular eta enpresei aholkularitza osoa, behar duten lekuan behar dutela. Kalitatea, ardura, etika, hobetzeko grina eta enpresa arloko kaudimena ditu ezaugarri eta ezaugarri horiek oinarri harturik egiten dute lan.
Gabinete Garrébil Garrébil zerbitzu integralen aholkularitza da, pertsonei, enpresei eta erakundeei soluzio globalak eskaintzen dizkiena, bai izaera publikokoak edo bai pribatukoak. 5 jarduera-arlo ditu, gaur egun: enpresen aholkularitza, zerbitzu juridikoak, gatazken konponbide alternatiboko zerbitzuak, marketin estrategikoko eta komunikazioko zerbitzuak, baita enpresa eta erakundeen prestakuntza-beharretarako neurrira egindako prestakuntza ere.
Garrigues Zerbitzu juridiko eta zerga arlokoetan espezializatutako abokatuen bulegoa da, 1941ean sortua. Ordutik hona, ospe handia iritsi du zerbitzu profesionalen sektorean. 1997an, Arthur Andersen, Asesores Legales y Tributarios (ALT) firmarekin bat egin zuen eta bulegoa Europako nagusienen eta eraginik handienekoen artean kokatu zen. 2002an, Andersen World Wide sarea desagertu ondoren, Garriguesek independentzia mantentzea erabaki zuen.
GBS Finanzas 1991n sortu zuen goi mailako nazioarteko inbertsio bankuetan esperientzia zabala zuen profesional-talde batek. GBS Espainian Investment Banking-ean diharduen erakunderik garrantzizkoenetariko bat da. 250 aholkularitzako operazio baino gehiago egin ditu Espainian eta atzerrian. Taldeak esperientzia handia pilatu du: fusio eta erosketa-operazio handietan parte hartu zuen 80etan, Rumasaren pribatizazioan, Banco Banco Bilbao Vizcaya eta Argentariaren fusioan eta Hidroeléctrica Española eta Iberduerorenean (Iberdrola) ere bai.
Gómez Acebo & Pombo SLP Bikaintasun profesionala iristeko, Gómez Acebo y Pombok abokaturik onenak ditu. Lan interesgarria eskaintzen die, talentua garatzeko moduko inguruan. Etengabeko prestakuntza jasotzen dute lege arloan eta hizkuntzetan, baita komunikazioa, kudeaketa eta negoziazioa hobetzeko trebetasunetan ere. Gainera, bertako profesionalek beste merkatu batzuei buruzko ezagutza ekartzen dute, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako, Estatu Batuetako eta Japoniako nazioarteko bulego liderretan praktikaldiak izaten baitituzte.
Ibarrondo-Lamikiz Abogados Aholkularitza osoa ematen du sozietate- eta zerga-arloan, merkataritzako kontratazioan, enpresen fusio eta erosketetan, finantza-egituren bilaketan, sozietateen berregituraketan, konkurtso zuzenbidean, etab. Aparteko aipamena merezi du famili enpresak eta enpresa-mota horrek dituen erronketarako irtenbideak bilatzeak: soldata-politika zehaztea, famili protokoloa prestatzea, ondorengotza enpresan, etab.
Koersa Asesores Jarduera nagusiak hauek dira: zerga, kontabilitate, lan-arlo eta arlo juridiko eta merkataritzakoen aholkularitza. 1980an sortu zen, eta harez gero, Gasteizen ari dira lanean.
Landaberea Abogados  1987an sortu zen. Aholkularitza juridikoan eta defentsa judizial eta estrajudizialean aritzen da, erakunde publiko, epaitegi eta auzitegietan bezeroen interesak babesten. Zuzenbidearen hainbat arlotako abokatu adituak ari dira lanean bertan.
Pricewaterhousecoopers Profesionalak dira bere aktiborik onena. Horregatik baliabide ugari erabiltzen dira profesionalik onenak bilatzen. 2011-2012 urtaldian, PWCk 100 jarduera baino gehiagotan hartu zuen parte (enplegu foro, aurkezpen, lantegi, gosari eta bestelako topaketetan), espainiar unibertsitaterik ospetsuenetako azken mailetako ikaslerik onenak bulegoetara erakartzeko.
Sáez Bereciartu Abogados Sáez Bereciartu bulegoa 1994an sortu zen Santanderren. Hiru abokatuk eta prokuradore batek osatzen du taldea, laurak ere tradizio juridiko handiko familietakoak. Esperientzia luzea eta aitorpen ziurtatua dute. Hainbat arlotan dihardute: Zuzenbide Zibilean, administraziokoan, merkataritzakoan, zerga-arlokoan, lanekoan, Gizarte Segurantzan eta prozesalean.
Schiller Abogados Abokatu eta aholkularien nazioarteko bulegoa da, aholkularitza-zerbitzu trebe, eraginkor eta osoa ematen duena lege eta ekonomia arloan, bereziki enpresei eskainia. Europar bezeroentzako zerbitzuak eskaintzen ditu, bereziki, Espainian eta Alemanian eta alemanez mintzatzen diren beste herrialdeetan.
Tecnalia Research & Innovation Tecnalia Research & Innovation-en ikuspena markatzen du bere izaera pribatuak. Ikerketa aplikatua du ardatz eta nazioarteko zentro bikaina da (I+Gko nazioarteko kontratuak, atzerriko ikertzaileak, bertoko industriei nazioartean laguntza eman, lizentziak, IP...), bertoko industrian eragina duena (I+Gko proiektuak eta enpresen berrikuntza, spin off-ak, prestakuntza, E+C zerbitzuak) eta irekia.
Una Gestión y Comunicación Sdad. Coop. Genero berdintasunean eta garapenerako lankidetzan espezializatutako aholkularitza. Erakundeei laguntzen die aldatzeko gaitasuna eta ekimenen zabalkundea hobetzeko. Genero berdintasunarekin, baliabideen erabilera jasangarriarekin, gaitasunen sorrerarekin eta ekonomia alternatiboarekin konprometiturik egiten dute lan.
Uria & Menéndez Uria Menéndez Iberiar penintsulako abokatu independenteen bulegorik ospetsuenetarikoa da. Joan den mendeko berrogeiko hamarkadan sortu zen eta 500 abokatuko taldea du, 15 bulegotan banatuta, Europa, Amerika eta Asiako finantza-gunerik nagusienetan.