Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea + IKTen espezialitatea

Nazioarteko ikuspegia

Berezitasuna

Graduko laugarren urteko lehenengo seihilekoan, gure ikasleak atzerriko unibertsitateetara joaten dira, Erasmus programari esker. Horrek lagundu egiten die ikasketa planeko gaitasunak eskuratzen eta aberasten.

Beste herrialde batean bizitzeak eta prestatzeak aukera emango dizu…

  • Atzerriko ohiturak ikasteko
  • Beste kultura batzuk ezagutzeko
  • Hizkuntza gaitasunak garatzeko
  • Egoera berrietara egokitzeko
  • Ezagutzak aberasteko
  • Kontrasteez jabetzeko
     
Eta...

  •  Hazi egingo zara pertsona gisa
  •  Bikaintasun akademikora joko duzu
     
Azken batean,

  • Munduko herritar bihurtuko zaitu
  • Mugak oztopo izango ez dituena

Ikasle guztien nazioarteko prestakuntza errazteko, fakultateak 50 hitzarmen baino gehiago ditu sinatuta, gaur egun, beste unibertsitate batzuekin.

Convenios con universidades extranjeras 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Helburu estrategikoa

Nazioarteko ikuspegia Deustuko Unibertsitatearen helburu estrategikoetariko bat da. Unibertsitateko prestakuntzan nazioarteko osagarri sendoak izanda, hauxe lortzen da: lehenengo eta behin, prestakuntzaren kalitatea bera sendotzea. Bigarrenik, ikasleak prestatzen dira, lan merkatu interdependente eta globalean egokitzea lortzeko.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Hain zuzen ere, globalizazio prozesuaren barruan, Zuzenbideko prestakuntza Estatuko Zuzenbideko irakaskuntza soiletik, Zuzenbide konparatuan, europarrean, nazioz haraindikoak eta globalean oinarritutakora igarotzea lortu da.

Ildo horretatik, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak nazioartera zabaltzeko prozesuari ekin zion laurogeietan, ikasleak trukatzeko Erasmus programa sortzearekin batera. Gaur egun, programa horren arloak eta helburuak zabaldu eta gainditu egin dira.
Nazioarteko mugikortasuna praktiketarako

Ikasleek espainiar Atzerri Gaietarako Ministerioarekin sinatutako hitzarmenaren barruan, praktikak egin ditzakete atzerriko enbaxadetan. Era berean, “Erasmus praktikak” programak mundu osoan praktikak egiteko aukera eskaintzen du, ikasturte bakoitzean zehazten diren enpresetan.
 
Ingelesez

Ikasleen mugikortasunaz haratago, Zuzenbide Fakultatean bertan, nazioartera zabaltzea zeharkako helburutzat hartzen da. Horrela, ikasketa planean hainbat irakasgai eskaintzen dira ingelesez (Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Europar Batasuneko zuzenbidea, Nazioarteko merkataritzaren zuzenbidea, AEBko Zuzenbidearen hastapenak, Bioetika eta Zuzenbidea, Europar Batasunaren Arlo Politikoa). Hona hemen zerrenda osoa:

Asignaturas en inglés para alumnos Erasmus

Lan merkatuan ingelesa ondo jakiteari ematen zaion garrantzia ikusirik, gure fakultateak nazioarteko edukia hizkuntza horretan irakastea sustatzea erabaki zuen. Horrela, interesa izan eta hizkuntza gaitasuna duten ikasleek goian aipatutako irakasgaiak ingelesez ikasteko aukera dute, besteak beste.

Espainiar Zuzenbideko Espezializazio Diploma

Zuzenbideko graduak aukera ematen diete Europa eta Estatu Batuetako unibertsitateetatik datozen ikasleei Nazioarteko eta Europako Zuzenbideko Espezializazio Diploma eskuratzeko, zenbait irakasgai eginda. Espainiar Zuzenbideko Espezializazio Diploma bat ikasteko aukera ere izaten dute.

Europako Zuzenbideko Fakultateen Elkartea

Zuzenbide Fakultatea ELFA-European Law Faculties Association (Europako Zuzenbideko Fakultateen Elkartea) erakundeko kidea da. 1995ean sortu zen elkartea Lovainan eta Europako berrehun fakultate baino gehiagok osatzen dute.

Helburu nagusia da Zuzenbidearen hezkuntzako erreforma prozesua koordinatzea Europan eta, European Journal of Legal Education aldizkariaren bidez, informazioa eta analisia eskaintzea gaiaren inguruan.