Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea + IKTen espezialitatea

Gradua

Aurkezpena

Helburua: informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruko prestakuntza duten legelariak prestatzea

Pertsona eraikitzailea bazara, arazoak ebazteko gaitasuna duena, zuzentasunari balioa ematen diona eta gero eta abiada biziagoan aurrera egiten duen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien munduan gertatzen diren aldaketekiko sentiberatasuna sentitzen duena; horrez gain, gizarte mailako bizitzaren antolamenduak interesa eta jakin-mina sortzen badizkizu, ikerketa gustuko baduzu eta gizarte mailako trukeetan sortzen diren kezken erantzuna bilatzen baduzu, berdintasunaren esanahia ezagutzen baduzu, eta Deustuko Zuzenbideko ikasketek zure kezkak asetzen badituzte, Zuzenbideko gradua ikasteak eta IKTen Zuzenbideko espezialitatearekin osatzeak prestakuntza juridiko sendoa emango dizu, informazioaren eta komunikazioaren teknologien munduko berariazko sakontzea.
Zuzenbidean jarduteak eta egungo teknologia globalek eskatzen dute profesionalak lan egingo duen gizartearen eskakizunetara doitutako prestakuntza izatea; hortaz, Gradu honetan zera ikasiko duzu:

  • Zelan sortzen, interpretatzen eta aplikatzen diren legeak.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien artikulazioa.

Osagarri berritzailea Zuzenbideko gradurako

Irakastordu gutxi batzuk gehiago eginda (48 ECTS, Zuzenbideko graduko lau mailetan zehar), esparru juridikoaz oso bestelakoa den arlo batean espezializatuko zara, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbidean. Teknologia horiek informazioak eskuratu, ekoiztu, biltegiratu, tratatu, komunikatu, erregistratu eta aurkezteko modua ematen dute hainbat formatan (ahotsa, irudiak eta datuak), seinale akustiko, optiko edo elektromagnetikoak erabiliz.
IKTen Zuzenbideko Espezializazioko titulu propioa, ikasleek asko eskatzen duten prestakuntza osagarri eta hautazkoa da, onarpen handia duena enpresen artean ere, sarritan eskatzen baitira profil juridikoa eta teknologikoa duten profesionalak.

Presta zaitez…

  • Oinarrizko ezagutza izateko ordenagailu sareen atzean dauden teknika eta teknologien inguruan eta, horrela, hobeto ezagutzeko funtzionamendua eta ahalmen guztiak, ohiko erroreetan erori gabe.
  • Komunikazioen segurtasun teknika desberdinak ezagutzeko eta zelan urratu daitezkeen edo ez jakiteko.
  • Konputazioko gaitasunak dituzten gailuen ahalmen eta mugak zeintzuk diren ulertzeko oinarria eskuratzeko.
  • Prestakuntza juridiko sendoa duen pertsona baten lanbideko hazkuntza errazteko eta, aldi berean, teknologia munduari lotutako gai konplexuak artatzeko (jabetza intelektuala Interneten, kontratazio arazoak telekomunikazioen sektorean, lineako publizitatearen inguruko kontsultak eta horren kontratazioa edo erantzukizunak, edo lineako kontsumitzaileen eskubideak). 

Eta hori guztia, nola?

  • Aurrez aurre, eskola teorikoen baina praktikara oso bideratuta daudenen bidez.
  • Oinarrizko prestakuntzako, nahitaezko eta hautazko irakasgaien bidez, eta IKTen Zuzenbideko espezialitateko berariazko irakasgaien bidez.
  • Ingelesez eskainiko diren klaseekin, ezinbestekoak baitira zure prestakuntza juridikoa osatzeko.
  • Lantegi eta rol play-etan parte hartuz, sortu daitezkeen gatazkak nola konpondu daitezkeen pentsatuz eta egon daudenak ebatziz.
  • Egungo gizarteko harreman eta arazoak klasera hurbiltzen dizkizuten kasu praktikoetan lan eginez.
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknikak gero eta garrantzitsuagoak diren testuinguru batean moldatuz.
  • Zuzenbidea banatzen den lau ibilbideetako batean sakontzeko aukera izanez:

-Zuzenbide Publikoa

-Ondare eta Enpresa Zuzenbidea

-Nazioz haraindiko Zuzenbidea

-Informazioaren eta Komunikazioaren Tekniken Zuzenbidea

Gaitasun orokorrak

Berariazko gaitasunak

Hizkuntza eskakizuna

IKTen Zuzenbideko Espezialitateko Diploma egiten baduzu, gradua bukatu baino lehen, hizkuntza modernoaren eskakizuna beteta eduki beharko duzu: ingeles, frantses edo alemanarena. Hizkuntza moderno horretan erakutsi beharreko maila B2 da.

Aukeratu norakoa, unibertsitatea, eta egin hegan

Graduko laugarren urteko lehenengo seihilekoan, atzerriko unibertsitate batera joan ahal izango zara, Erasmus programaren barruan. Hartara, beste kultura batzuk ezagutu ahal izango dituzu eta Zuzenbideko ikasketak jarraituko dituzu beste herrialde batzuetako legerietan. 

Erasmuseko norakoen zerrenda  

Aldebiko norakoen zerrenda  

Zuzenbideko graduko mugikortasun programei buruzko araudia

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza zerbitzua izango duzu, 1. mailan hasita. Tutoreak ikasleei orientazioa ematen die, taldean edo banaka, kontu akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.

2015-2016 ikasturteko tutoreen zerrenda maila bakoitzeko 
Fakultate bakoitzeko tutoretza espezifikoez gainera, Unibertsitatean badago koordinazio organo orokor bat: Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Zehatzago esanda, Zuzenbide Fakultateak badu Lanbide-orientazioko Zerbitzua du, ikasleen etorkizuneko lan irteerekin lotutako jarduerak antolatu, koordinatu eta dinamizatzen dituena (lantegi praktikoak, graduaren lan-irteerei buruzko informazio saioak, enpresen eta bulegoen aurkezpenak). Horrez gain, Advisoring programaren bidez, ospe handiko eta Deustuko Unibertsitatetik kanpoko profesionalekin lan-saioetan parte hartzeko aukera izango duzu, lanbiderako zein arlo aukeratu erabakitzen laguntzeko.