Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa

Zertan datza gradua?

Aurkezpena

Enpresek eskatzen duten laneko profila

Gradu hau zuretzako modukoa izan daiteke, enpresen kudeaketa munduak erakartzen bazaitu, hizkuntzetarako erraztasuna baduzu, pertsonekiko harremanetan ondo moldatzen bazara eta komunikatzeko gaitasuna baduzu.

Titulu berritzailea bada ere gure unibertsitate esparruan, ibilbide luzea eta onarpen zabala du nazioartean (Office Management izena hartzen du).

Deustuko Unibertsitateak 2009an erabaki zuen gradu hori abian jartzea, enpresen eta erakundeen eskaerari erantzuteko, hizkuntzak dakizkiten, dokumentazioa sortzeko eta kudeatzeko tresna informatikoak erabiltzen dituzten, antolatzeko eta komunikatzeko gaitasuna duten eta kudeaketako trebetasunak dituzten profesionalak behar baitituzte.

Profesional eleaniztunak

Enpresek barne aldaketa ugari izan dituzte, egituran eta antolatzeko moduan. Gainera, globalizazioak, transnazionalismoak eta IKTen erabilerak ere eragiten diete.

Graduaren helburua da lan-merkatuan enpresei sortu zaizkien beharrizan horiei erantzuteko prestakuntza ematea ikasleei.

  • Nazioarteko harremanak gero eta ugariagoak direnez, hizkuntzak eta kulturak ondo ezagutzen dituzten profesionalak behar dituzte.
  • Dokumentazioaren fluxua areagotu denez, hori guztia kudeatuko duten espezialisten beharra dago.
  • Enpresa eta erakundeetan partekatutako espazioen erabilera nagusitzen ari denez, taldean lan egiteko eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasunak eta trebetasunak dituzten profesionalak behar dira.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak zabaltzeak ohiko zereginen ordez dauzkagun erronka berriei erantzuteko gai diren profesionalen beharrizana sortu da.

Metodologia dinamikoa eta parte hartzekoa

Aurrez aurre ikasiko duzu, goizez. Paper aktiboa izango duzu gelan eta gelatik kanpo eta tutore baten laguntza izango duzu uneoro. Horretarako, hainbat jarduera bateratuko dituzu:

  • Irakasleen, sektoreko profesionalen edota ikasleen gelako azalpenak
  • Mintegietan parte hartzea
  • Bisita teknikoak egitea enpresetara
  • Eztabaidak
  • Azterketa kritikoak
  • Baterako hausnarketak eta eztabaidak
  • Azterketak egitea
  • Bakarkako eta taldeko lanak eta txostenak egitea
  • Kasu praktikoen azterketak eta eztabaidak

Begiratu zein gaitasun jorratuko dituzun 