Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa + International Trade Skills

Ikasketa plana

Zure prestakuntza - Hizkuntzak

Hizkuntzak + enpresen kudeaketa

1. eta 2. mailak: gaztelania, ingeles eta euskarako hizkuntza gaikuntza garatuko duzu eta atzerriko bigarren hizkuntzan hasiko zara (frantsesa, alemana, txinera edo arabiera). Hizkuntzetako prestakuntza beste gaitasun batzuekin uztartuko duzu: testuen ekoizpena edo komunikazioko euskarri eta bitarteko desberdinen erabilera.

2. eta 3. mailak: nazioarteko programan parte hartu ahal izango duzu.

3. eta 4. mailak: enpresa baten funtzionamendu globalean eta adarretan sakonduko duzu eta kanpo-merkataritzaren funtsezko alderdiak gobernatzen lan egingo duzu. Kudeaketa arloaz gain, enpresen antolaketako gaitasunak garatuko dituzu: laneko giroa hobetzeko teknikak eta motibazioa sustatzeko teknikak, edo eskura dauden baliabideen antolaketa eta taldeen kudeaketa. Gainera, 4. mailan, enpresa eta erakundeetako praktiken bidez jasotako ezagutza guztiak praktikatuko dituzu. Ikasturte horretan, gradu amaierako lana ere egingo duzu. 

Hizkuntzak

Gradu elebiduna (ingelesa-gaztelania)

Gradu honetan, kredituen % 40 baino gehiago ingelesez dira. Beraz, ikasketak amaitzean, C1 maila duzula egiaztatzen baduzu, Deustuko Unibertsitateak hizkuntza horretako ibilbide linguistikoa ziurtatuko dizu.

Gainera, euskara eta atzerriko laugarren hizkuntza bat egin ahal izango duzu (frantsesa, alemana, txinera edo arabiera). Ikasketa planean ikusiko duzu zein hizkuntzatan ikasiko duzun irakasgai bakoitza.
 
Gradu bikoitzera sartzeko maila

  • Espainiera eta euskara: B2
  • Ingelesa: B2

Ikasketen amaierako maila

  • Espainieraz, euskaraz eta ingelesez: C1-C2
    Hautatutako hizkuntzaren araberakoa izango da laugarren hizkuntzaren maila:
  • Frantsesa edo alemana: A2-B1
  • Txinera edo arabiera: A2-B1

Euskaratik salbuestea: EAEtik kanpoko ikasleek edo bidezko arrazoiengatik eskatzen duzuenok, Euskal Hizkuntzako kredituen ordez, kreditu kopuru bera duen hizkuntza horren eta berorren kulturaren sarrera orokorreko irakasgai bat egingo dute.