Hizkuntza Modernoetako prestakuntzak era askotako sektoreetarako bidea zabalduko dizu.
Nazioarteko ikuspegia
- Itzulpengintza eta interpretazioa, ordenagailuz lagundutako itzulpena, idazketa teknikoa, itzulpen literarioa.
- Hizkuntza teknikariak Europako administrazioan, Europar Batasuneko administraziorako oposizioak, aireportuak, hegazkin konpainiak, turismoa.
- Merkataritza, garraio edo hizkuntzen irakaskuntzako hainbat esparrutako multinazionalak.
Komunikazioa eta argitalpenak
- Komunikabideak: prentsa, irratia eta telebista; albiste agentziak, aldizkariak eta kultura gehigarriak.
- Argitaletxeak: argitaletxeen kudeaketa (gerentzia, edizio kritikoak, eskuizkribuen irakurle eta zuzentzailea, literatura aholkularia, estilo zuzentzailea, proben zuzentzailea), moldiztegiak, publizitate enpresak eta arte grafikoak.
- Idazleak, erredaktoreak, gidoilariak, zinemako egokitzaileak, bikoizketak, dokumentalak.
- Hizkuntza aholkularitza, hizkuntza politikako ekintzak, kultura bitartekotza, erakunde eta enpresentzako aholkularitza.
Heziketa eta aisia kulturala
- Kultura teknikariak udal, aldundi eta erakunde publiko zein pribatuen kultura sustapenean.
- Kultura animazioa: literatura lantegiak, antzerki lantegiak, erakusketak, lehiaketak.
- Irakaskuntza eta ikerketa: ikastetxeak (pribatuak, publikoak eta itunpekoak), hizkuntza akademiak eta unibertsitateak.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
- IKT enpresen sareko dokumentazioa, Interneteko atariak, webguneak.
- Liburutegi informatizatuak, artxibo eta liburutegi publikoak, pribatuak, unibertsitateetakoak, dokumentazio eta ikerketa zentroak, 2.0 liburutegia, OPAC.
- Linguistika konputazionala hainbat arlotara aplikatuta: mintzairaren ezagutza, informazioaren berreskurapena, itzulpen automatikoa.
- Sareko hizkuntza baliabideak: testu corpusak, hiztegiak, gramatika kontsultatzeko tresnak.
- Ordenagailuz lagundutako hizkuntzen irakaskuntza, metodologia digitalak eta multimediakoak, urrutiko irakaskuntza, eLearninga.