Zure lanbidearen bidez, pertsonen bizitza hobetuko duzu. Besteak beste, honakoak egin ahal izango dituzu, gizarte langile izanik:
- Gizarte ingurunean esku hartu, bitartekotza, laguntza, hezkuntza eta defentsa zereginetan
- Gizarte politika, zerbitzu eta ekimenen diseinuan eta ebaluazioan parte hartu
- Gizarte arazoei irtenbidea emateko aholkuak eskaini
- Herritartasun aktiboa bultzatu eta giza eta gizarte eskubideak bermatzen lagundu
- Gizarteko arazoen prebentzioan lan egin
- Hainbat esparrutako profesionalekin batera, pertsonek, familiek, taldeek, erakundeek eta komunitateek ahalik eta autonomiarik handiena lortzen lagundu