Eskuratutako jakintzak aplikatuko dituzu
Gizarte Hezkuntzako + Gizarte Laneko Gradu Bikoitzean, lanbideko praktika derrigorrezkoa da eta oinarrizko prestakuntzan eta ikasketa planean. 3., 4. eta 5. mailetan egiten da, eta 42 ECTS ditu.
Prestakuntza plan zehatza, sistematikoa eta pertsonalizatua da; bertan, ikasle bakoitzak bi tutore pertsonal ditu, ikaskuntzan gidatzeko:
- Praktika zentroko tutorea
- Unibertsitateko tutorea
Esperientzia honi esker, ikasleek graduan hartutako ezaupideak eta abileziak aplikatzeko aukera dute, lanbidearen errealitatea hurbiletik ezagutzen dute eta curriculuma aberasten dute lana lortzeari begira.
Lanbideko praktika bi arloetan
Praktikak banatu dira bi arloetan lanbideko esperientzia eskuratzeko moduan (Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Lana).
3. maila | Gizarte Hezkuntzako praktikak | 12 ECTS |
---|---|---|
4. maila | Gizarte Laneko praktikak | 12 ECTS |
5. maila | Gizarte Hezkuntzako praktikak | 18 ECTS |
Non egiten dira praktikak?
Praktikak non egin ditzakezun jakiteko, gaur egun Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Laneko ikasleek praktikak egiten dituzten zentro batzuen zerrenda duzu hemen. Zerrenda urterik urtera eguneratzen da.