Zure tutorea
Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.
- Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz. - Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin duzun bitartekoa da. - Fakultatean egiten duzuna hobetzera bideratutako ekimenak kudeatzen laguntzen du. |
---|
Besteak beste, tutoreak:
Izena | ||
---|---|---|
2. Maila | Begoña Echabe | begona.echabe@deusto.es |
3. Maila | Patxi Lanceros (Seihilekoa 1.) | patxi.lanceros@deusto.es |
4. Maila | Elena Mariezcurrena (Aipamena Historia) | elena.mariezcurrena@deusto.es |
Marisa Amigo (Aipamena Filosofia) | mlamigo@deusto.es | |
Tutoretza akademikoak
Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.
Irakasle bakoitzak ikasleari arreta emateko duen ordutegiari eta bere bulego zenbakiari buruzko informazioa eskura duzu.
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua
Behar duzunean Fakultateko tutoreengana ez ezik, Unibertsitateak zuon eskura jartzen duen Unibertsitateko Orientazio Zerbitzura ere jo ahal izango duzu. Zerbitzu honen helburua da zure errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dioten erabakiak hartzen laguntzea.
Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu, eta kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.