Giza Zientziak Deustun ikasten baduzu, hainbat lan eremu izango duzu.
- Ezagueraren gizarteak Giza Zientzietako tituludunentzat ere zabaldu du lan eskaintza. Egia da, arlo hauetako tituludunek, neurri handi batean, irakaskuntza aukeratzen dutela lanbide, maila batean edo bestean (bigarren hezkuntza, lanbide heziketa, unibertsitatea).
- Beste lan aukera batzuk hauexek dira: administrazioko teknikari lanak, dela toki administrazioan, dela autonomikoan, estatukoan zein nazioartekoan (EB, UNESCO, etab.).
- Bestalde, kulturako eta aisiako industria gelditu gabe garatzen ari den gizarte honetan, honelako profesionalen eskari handia dago. Esaterako, ikasketa hauetako tituludunak behar dira era guztietako komunikabideetan lan egiteko (prentsa idatzian, digitalean, ikus-entzunezkoetan, prentsa kabineteetan, dokumentalista lanean, etab.).
- Giza Zientzietako tituludunek hauexekin zerikusia duten lanpostuak ere betetzen dituzte: museoak, arte galeriak, kultur zentroak, komunikazio kabineteak (marketin teknika), bai eta enpresa eta administrazioak ere.
- Argitaletxeak, edukien industria, artxiboak, liburutegiak eta baliabide zentroak ere badira Giza Zientzietako tituludunen lantoki, eta, azken hamar urteotan, gure gradudun askok bete dituzte halako lanpostuak.
- Askorentzako aukera ez bada ere, goi mailako funtzionariotza (nazioartekoa), diplomazia eta kanpo ekintza, baita enpresetako giza baliabideekin zerikusia duten lanak ere izan daitezke irtenbidea.