Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills

Zertan datza titulu propioa?

Ikaskuntzako gidaria

Lehenengo mailatik, harrerako talde bat izango duzu, Tutoretza planaren barruan, eta Unibertsitatera moldatzen laguntza emateko dago .

Maila bakoitzean izango duzu erreferentziako tutore bat. Zure gauzez hitz egin ahal izango duzu berarekin, behar izanez gero. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.
Besteak beste, tutorea(k)...

  • Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
  • Dekanotza, Idazkaritza eta gainerako irakasleekiko solaskidea izango da.
  • Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.

Titulazioko tutoreen taldea

tutorias FPE
  Izena Email
1. maila Begoña Arrieta b.arrieta@deusto.es
Luzapena: 2904
Telefonoa: +34 944139000
Bulegoa: 340

Aurrez aurreko arretarako ordutegia: astelehenetan, 9:00etatik 11:00etara; edo posta elektronikoz, aldez aurretik ordua adostuta.

Tutoretza akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburua da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzaren fitxan duzu ikasleak hartzeko ordutegiari eta bulego zenbakiari buruzko informazioa. 

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Arazoren bat duzunean, Fakultateak eskura jartzen dizkizun tutoreez gain, Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua ere. Zerbitzu horrek laguntza ematen dizu eskolako errendimenduari eta ongizate pertsonalari dagozkion erabakiak hartzeko orduan.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu; kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.

www.sou.deusto.es
 
Premia bereziak dituzten ikasleen arreta

Unibertsitateak begiak zabaldu behar ditu barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatu behar ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintza egokiak gauzatu behar ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.
 
Argibide gehiago