Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills

Zertan datza titulu propioa?

Aurkezpena

Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradua baterako titulu bat da, filosofia, politika eta ekonomia arloetako prestakuntzan 100 urte baino gehiagoko ibilbidea eta esperientzia duten hiru unibertsitatek emana: Deustuko Unibertsitateak (Bilbao) , Comillaseko Unibertsitate Pontifikalak (Madril) eta Ramon Llull Unibertsitatea.

Gizarte aholkulari, analista edo ikertzaile aritzeko prestatzen zaitu graduak, gizarte eta giza zientzien esparruan. Horrez gain, titulu propio berri bat dugu, International Trade Skills, diziplina arteko prestakuntza osatzen lagunduko dizuna eta merkataritzara eta nazioarteko kudeaketara aplikatutako ikuspegia emango dizuna.

Erantsi plus bat prestakuntzari International Trade Skills delakoekin

Merkataritza, areago nazioarteko merkataritza, beti izan da beharrezko eragile garapen ekonomikoan eta pertsonen eta herrialdeen hazkundean. Beraren bidez, merkantzien, ondasunen eta zerbitzuen trukea sustatu eta arautzen da eta pertsonen arteko harremanak eratzen dira testuinguru konplexu eta alde ugarikoan, eta horien berri jakitea gero eta beharrezkoagoa da.
Titulu propio horrek aukera emango dizu…

  • Zure prestakuntzako nazioarteko profilean sakontzeko.
  • Zure ikasketa-espedientean ingelesezko irakasgaiak egiteko eta nazioarteko hizkuntzarik zabalduenean lanbidean moldatzeko trebetasunak zabaltzeko.
  • Diziplina arteko prestakuntza osatzeko nazioarteko merkataritza eta kudeaketara aplikatutako ikuspegi batekin, etorkizuneko enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko.

Titulu osagarri horrek sendotu egiten du graduko diziplina arteko prestakuntza globala, nazioarteko inguruan eta ingelesez proiektuak praktikan jartzera bideratutako tresna eta trebetasunen bidez. 

Filosofia, Politika eta Ekonomiako graduko edukia sakonago ezagutzeko, egin klik hemen.