Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Filosofia, Politika eta Ekonomia

Ikasketa plana

Zure prestakuntza

Aurrez aurreko prestakuntza eta lineakoa

Gradua osatzen duten 240 ECTSak honela banatzen dira: oinarrizkoak, nahitaezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak eta gradu amaierako lana. Lehenengo hiru urteetan (180 ECTS), 120 ECTS aurrez aurre eskainiko dira eta 60 ECTS, linean.

Graduaren helburuak

Filosofiaren, politikaren eta ekonomiaren arteko loturak sustatzen dituen ikuspegi berritzaile eta diziplina artekoarekin ikasiko duzu.

Hauxe ikasiko duzu:

  • Pentsalari klasikoen, garaikideen eta egungoen ideiak, pentsamenduak eta teoriak naturaltasunez bateratzen, era guztietako gizarte, politika eta ekonomia mugimenduak, iraganekoak eta egungoak, sakonki ulertzeko. Perikles eta Aristotelesengandik hasi eta Foucault eta Martha Nussbaumengana, Marx eta Keynesengandik Alvin Toffler edo John Nashengana, Makiavelo eta Hobbesengandik Golda Meir edo Alexis Tsiprasengana, beste askoren artean.
  • Hausnarketa etiko eta politiko bat egiten eta ekintzara bideratzen, gizartean une honetan gertatzen ari diren taldeko arazo konplexuak konpontzeko (krisi humanitarioak, finantza arlokoak, errefuxiatuenak, migrazioak, etab.).
  • Filosofiaren, politikaren eta ekonomiaren tresnak erabiltzen: Ockham-en labana, jokoen teoria, justiziaren teoriak eta argudiatzea, kasuen analisia, metodo konparatuak, arazoen konponketa, etab.

Oinarrietatik sakontzera

Ikasketa planak ibilbidea markatzen du esparrurik orokorrenetatik, lehenengo mailan, gai zehatz eta teknikoetara, maila aurreratuetan. Modulu hauen arabera dago antolatuta:

  • Filosofia, Politika eta Gizartea: filosofia diziplinaren oinarriak ikasiko dituzu, alde historikotik eta sistematikotik, arazo sozialak analizatzeko eta interpretatzeko tresnen bidez.
  • Politika, kritika eta gizartea: egungo egitura sozial eta politikoak azalduko dituzten oinarrizko printzipioen inguruko ezagutza jasoko duzu eta justizia sozialaren inguruko teoria nagusiak ezagutuko dituzu. Gizarte demokratikoen oinarri soziologikoetatik hasi eta estatuen printzipio politikoetara, ikuspegi historikoa eta nazioarteko ikuspegia galdu gabe.
  • Ekonomia, garapena eta gizartea: mikro eta makroekonomiako tresnak eta analisiko metodoak jorratuko dituzu, esparru ekonomikoa interpretatzeko eta testuinguru kultural eta sozio-politikoan duten eragina ikusteko.
  • Diziplina arteko mintegiak: gaur egun puri-purian dauden gaiei buruzko (gizarte, politika, ekonomia eta filosofia) mintegietan parte hartuko duzu. Esparru horietan planteatzen diren gai nagusiak ezagutu eta aktiboki parte hartzen hasi ahal izango zara.