Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Euskal Hizkuntza eta Kultura

Ikasketa plana

Zure prestakuntza - Hizkuntzak

Oinarrietatik kanpoko praktiketara 

1. eta 2. mailak: euskal hizkuntza eta kultura aztertzeko oinarrizko ezagutzak landuko dituzu eta gaztelaniara eta ingelesera ere hurbilduko zara.

3. maila: euskal hizkuntzalaritza eta literaturako gaiak eta lanbideko esparrukoak (itzulpengintza, idazketa eta testuen zuzenketa) bateratuko dituzu. Gainera, atzerriko edo estatuko unibertsitate batean ikasi ahal izango duzu seihileko batean.

4. maila: enpresa eta erakundeetako praktikek balioko dizute ikasketetan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko. Ikasturte horretan, gradu amaierako lana ere egingo duzu.
Hona hemen Euskal hizkuntza eta kulturaren ezaugarriak:

  • Euskal hizkuntzalaritza: Hizkuntza azterketa xehatua egiteko beharrezko tresnak ezagutuko dituzu, euskal hizkuntzaren gramatikaren eta aldagai geografikoaren eta sozialaren alderdiak aztertzeko teoria eta egungo metodologiei jarraiki.
  • Hizkuntza plangintza: egoera soziolinguistikoan eta ikasketen eta normalizazioaren esparruan ere sakonduko duzu.
  • Testuen ekoizpena: euskaraz entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena garatzeko eta testuak euskaratzeko tekniketan trebatuko zara.
  • Literatura eta kultura: Euskarazko literaturaren eta kulturaren azterketan eta transmisioan lan egingo duzu, ikuspegi globaletik eta euskarazko literatur lanen ikuspegitik.

Irakasgaiak hiru hizkuntzatan ikasten dira

Gradua osatzen duten 240 ECTSak honela banatzen dira: oinarrizkoak, nahitaezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak eta gradu amaierako lana.

Irakasgaiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin ditzakezu.
Ikasketa planean ikusiko duzu zein hizkuntzatan ikasiko duzun irakasgai bakoitza.