Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Euskal Hizkuntza eta Kultura

Zertan datza gradua?

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza plana Unibertsitatera egokitzen laguntzeko pentsatuta dago. Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da. Honetan lagunduko dizu tutoreak:

  • Aholkularitza emango dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
  • Saileko zuzendaritzarekin, idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekiko harremanetarako ordezkaria izango da.
  • Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezka duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.

Fakultateko tutoreen taldea

tutores
  Izena Email
1. Maila Josu Bijueska josu.bijuesca@deusto.es
2. Maila Ane Berro ane.berro@deusto.es
3. maila Josu Bijueska josu.bijuesca@deusto.es
4. maila Estibaliz Amorrortu esti.amorrortu@deusto.es

Tutoretza akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzaren fitxan duzu ikasleak hartzeko duen ordutegia eta bulego zenbakia.
 
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Arazoren bat duzunean, Fakultateak eskura jartzen dizkizun tutoreez gain, Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua ere. Zerbitzu horrek laguntza ematen dizu eskolako errendimenduari eta ongizate pertsonalari dagozkion erabakiak hartzeko orduan.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu; kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.

Hezkuntzako premiak dituzten ikasleen arreta

Unibertsitateak ezin ditu begiak itxi barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatu behar ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintza egokiak gauzatu behar ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.

Argibide gehiago