Lankidetza hitzarmenak ditugu ondoko enpresekin, EAZ + Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikasleen laneratzeari laguntzeko.
- Hezkuntzako Lankidetzako Hitzarmenak, EAZ + Zuzenbideko ikasleek praktikak enpresa horietan egiteko.
- Deustun hautaketa prozesuak egitea.
- EAZ + Zuzenbideko ikasleek enpresa horietan proiektu espezifikoak egitea.
- Enpresako langile espezializatuen parte hartze zuzena, EAZ + Zuzenbideko Gradu bikoitzeko ikasketa planean sartuta dauden irakasgai, mintegi eta saioetan.
International Internship Fair
Praktiken Nazioarteko Azokak, Deusto Business Schooleko Lan ibilbideen Sailak antolatutakoak, graduko eta graduondoko ikasleei aukera ematen die praktikak atzerrian edo nazioarteko kudeaketaren esparruan eskaintzen dituzten enpresa multinazionalak ezagutzeko eta haiekin lehenengo harremana egiteko. Enpresa horietako batzuek, gainera, azokan bertan hasten dituzte praktiketako hautaketa prozesuak, banakako dinamikez eta elkarrizketez baliatuz.
Enpresa parte hartzaileak ekonomia, teknologia, aholkularitza eta enpresentzako zerbitzuen sektorekoak dira. Azokaren azken edizioan, enpresa hauek izan ziren: Accenture, Adidas, B/S/H, Coca Cola, Deloitte, Enterprise, EY, Ferrovial, Google, Ibermática, Idom, KPMG, LKS, L’Oréal, McKinsey & Co., Morgan Stanley, Nestlé, Orbea, P&G, Philips, PWC, Savings United, Siemens, Singular eta Telefónica.
Deusto Business Alumni
10.000 elkartekide baino gehiago dituen sare honek ahalegin handia egiten du ikasleek, gradua amaitutakoan, lehenengo lana albait lehen aurkitzeko. Alumni DBA Elkarteak enplegu poltsa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen du.
Talentu bila gure ikasgeletara datozen enpresak
Urtero-urtero, nazioko eta nazioarteko enpresa oso garrantzitsuek hautaketa prozesuak egiten dituzte gure campuseko azken mailetako ikasleen artean.
Besteak beste, enpresa hauek parte hartuko dute prozesu horietan: