Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Zuzenbidea

Gradu bikoitza

Zure prestakuntza Deustun

Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

Gure helburua da ikasleek eginez ikastea, enpresa errealitatearen gainean jardunez. Gradu bikoitz honekin lortzen den lanbideko profil oso eta diziplina askotakoa eskuratzeko, Deustuko Unibertsitateak irakatsi eta ikasteko eredu propio bat du, gaitasunen garapenean oinarritzen dena. Hainbat metodologia erabiliko dituzu:

  • Baterako gogoeta eta eztabaida
  • Dokumentazioa aztertzea
  • Lanak egitea
  • Kasu praktikoak aztertzea eta eztabaidatzea
  • Aplikazio eta programazioko ariketak
  • Kudeaketako simulagailuak
  • Lanen ahozko aurkezpenak
  • Urruneko laborategiak erabiltzea
  • Enpresetara bisitak
  • ...

Gainera, zuzendaritzako trebetasunak indartzeko, irakasgaietan, zeharka, ahozko komunikazioa, talde lana, sormena eta beste trebetasun batzuk lantzeko aukera izango duzu.

Hizkuntzak

Deustuko Unibertsitateak badaki hizkuntzak jakiteak gero eta garrantzi handiagoa duela. Horregatik, eleaniztasunaren aldeko apustua egiten du. Hala, ikasketa planeko kredituen zati handi bat euskaraz eta/edo ingelesez egiteko aukera izango duzu.

Urtero aukeratuko duzu irakasgaiak euskaraz eta/edo ingelesez egin nahi dituzun. Ikasturte bakoitzean, hizkuntza lerro bat (euskara edo ingelesa) hautatzen duten ikasleek hizkuntza horretan egin beharko dituzte aipatutako hizkuntzan maila horretan eskaintzen diren irakasgaiak.

Zure ikaskuntza prozesuaren gidaria

Deustun banan-banako laguntza izango duzu maila guztietan. Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Tutoreak alderdi akademikoen, pertsonalen eta/edo profesionalen inguruan aholkuak emango dizkizu eta solaskide arituko da Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin. Tutorearengana jo ahal izango duzu edozein motatako arazo edo kezkaren bat baduzu (ikaskuntza, ikasketen emaitzak, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab).

Gainera, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuaren laguntza izango duzu zure errendimendu akademikoan edo ongizatean eragina duten erabakiak hartu behar badituzu.

Gaitasunak

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko gradu bikoitzak 5 urte eta erdi (Nazioarteko Programa barne) edo 5 urte (ikasleak Nazioarteko Programan parte hartzen ez badu) ditu. Urte horietan, ikasleek berariazko gaitasun eta gaitasun orokor batzuk landuko dituzte, ikasketa planeko irakasgaietan.

Gaitasun orokorrak
Egiten ikastea:

  • Sormena eta berritzeko gaitasuna
  • Lankidetzarako eta lidergorako gaitasuna
  • Konpromisoa eta erantzukizuna
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko erraztasuna
  • Erabakiak hartzean eta arazoen analisian eta ebazpenean eraginkortasuna
  • Pentsamendu analitikoa, sistemikoa eta kritikoa
  • IKTak erabiltzea adierazteko eta komunikatzeko, informazio iturrietara iristeko, ikasteko, ikertzeko…
  • Ingurune aldakorrera egokitzeko malgutasuna eta gaitasuna
  • Proiektuen kudeaketan eraginkortasuna
  • Gizarte eta kultur aniztasunak norbera eta taldea aberasten duela ulertzeko eta onartzeko gaitasuna
  • Ingelesez oso ongi moldatzea

Berariazko gaitasunak
Lanbideko eskakizunak:

EAZ

  • Enpresa ikuspegi estrategikoarekin zuzentzea
  • Finantza baliabideak kudeatzea
  • Enpresa merkatura eta bezeroarengana bideratzea
  • Pertsonak zuzentzea eta kudeatzea
  • Ekonomia globalean jardutea
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea
  • Datuak interpretatzea eta aztertzea, erabakiak hartzeko
  • Lege eta enpresa ingurunean lan egitea

Zuzenbidea

  • Arau eta testu juridikoen zentzua erabakitzea
  • Akordioak, kontratuak eta bestelako testu juridikoak idaztea
  • Izan litezkeen gatazkei aurrea hartzea eta direnei ebazpidea ematea
  • Argudio juridikoak norberaren modura eta sormenez ematea, etikaren eskakizunak aintzat hartuta
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknikak gero eta garrantzitsuagoak diren testuinguruan ongi moldatzea