EAZ + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko ikasleek gradu amaierako bi proiektu egin beharko dituzte, bata enpresa kudeaketari lotutakoa eta bestea informatikako ingeniaritzari lotutakoa. Proiektua irakasgaian matrikulatu ahal izateko, ikasleak titulazioko oinarrizko eta derrigorrezko irakasgai guztiak gaindituta, edo gutxienez matrikulatuta, eduki beharko ditu.
Proiektuak egokiak dira ikasleak tituluetan aurreikusitako gaitasunak eskuratu dituen ebaluatzeko. EAZko proiektua 5. mailako bigarren seihilekoan egingo da eta Informatikako Ingeniaritzako proiektua, berriz, 6. mailako lehenengo seihilekoan (atzerrira joaten diren ikasleak) edo, bestela, 5. mailako lehenengo eta bigarren seihilekoan hurrenez hurren (atzerrira joaten ez diren ikasleak).
Proiektuaren faseak:
1. Proiektuaren plangintza (aurreproiektuan zehaztuko dena). 2. Proiektuaren garapena. Ikasleei fase honetan lagunduko zaie, tutoretzen bidez. 3. Azken txostenaren aurkezpena. 4. Ahozko defentsa |
---|
Proiektuaren helburu nagusia da ikasleari aukera ematea ondoren aurkeztu diren proiektu motetako bat egiteko, denbora tarte jakin batean eta irakasle tutoreak gainbegiratuta, EAZko proiektuari dagokionez lehentasunez taldean eta Ingeniaritzako proiektuari dagokionez lehentasunez bakarka.
EAZko PROIEKTUA
Enpresa berri bat sortzeko proiektua: |
---|
Ikasleek eurek proposatutako enpresa ideia bati buruzko negozio plana garatzea edo kanpoko ekintzaile talde batek proposatuta egitea. |
Herrialdea aztertzeko proiektua: |
---|
Herrialdea aztertzeko proiektuak herrialde jakin batek gure erkidegoko enpresei eskain diezazkiekeen negozio aukerak sakon aztertzea du xede. |
Proiektu Espezifikoa: |
---|
ADEko Graduko gaitasun multzo nagusiei lotutako gai zehatzetan azterlan sakonak egitea. Gai horiek gaurkotasun eta interes handikoak eta erabilgarritasun praktiko nabarmenekoak izan ohi dira. |
Informatikako Ingeniaritzako proiektua
Informatikako Ingeniaritzako proiektua |
---|
Proiektuaren proposamena prestatzea (aurreproiektua), bideragarritasun azterketarekin batera, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruan produktu edo prozesu baten diseinua eta/edo garapena, graduan eskuratutako gaitasunak aplikatuz. |