Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + International Management Skills

Prestakuntza Programa

Gradu Amaierako Proiektua

Gradu amaierako proiektua nahitaezkoa da eta hirugarren mailako bigarren seihilekoan egiten da. Gradu amaierako proiektu horren bidez, gaitasun hauek lantzen dira, besteak beste: ahozko eta idatzizko komunikazioa, lorpenerako eta kalitaterako orientazioa, pentsamendu sistemikoa, ingurura egokitzea, ekintzaile espiritua eta proiektuak kudeatzeko gaitasuna.

Matrikulatu ahal izateko, ikasleak titulazioko oinarrizko eta derrigorrezko irakasgai guztiak gaindituta, edo gutxienez matrikulatuta, eduki beharko ditu.

Proiektuaren faseak:

  1. Proiektuaren plangintza (aurreproiektuan zehaztuko dena)
  2. Proiektuaren garapena. Tutoretzaren bidez, laguntza emango zaie ikasleei fase honetan.
  3. Azken txostenaren aurkezpena.
  4. Ahozko defentsa.

Proiektuaren helburu nagusia da ikasleari aukera ematea ondoren aurkeztu diren proiektu motetako bat egiteko, taldean (lehentasunez), denbora tarte jakin batean eta irakasle tutoreak gainbegiratuta.

  • Enpresa berria sortzeko proiektua: ikasleek eurek proposatutako enpresa ideia bati buruzko negozio plana garatzea edo kanpoko ekintzaile talde batek proposatuta egitea.
  • Herrialdea aztertzeko proiektua: herrialde jakin batek gure erkidegoko enpresei eskain diezazkiekeen negozio aukerak sakon aztertzea du xede.
  • Proiektu espezifikoa: proiektu mota honek aukera emango dio ikasleari EAZko graduko gaitasun multzo nagusiei lotutako gai zehatzetan sakontzeko, gaurkotasun eta interes handikoak eta erabilgarritasun praktiko nabarmenekoak.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-