Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + International Management Skills

EAZ + International Management Skills

EAZ gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduan (EAZ), enpresa proiektuak planifikatzen, antolatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu, baliabideak (giza, finantza, teknologia baliabideak) efizientzia ekonomikoarekin kudeatuz eta iraunkortasuna eta enpresen gizarte erantzukizuna kontuan hartuz.

Deusto Business Schoolen geure ikas-irakaskuntza metodo berezia dugu, gaitasunen garapenari indarra ematen diona (lidergoa, erantzukizuna edo talde lana, beste askoren artean). Gainera, ikasleak balio jakin batzuetan –horien artean, gizarte justizia eta konpromiso etikoa– heztea ere sustatzen du.

Deusto Business Schoolen, prestakuntza integrala eta nazioartekoa eskaintzen dizugu, kudeaketaren arloko azken joerak aintzat hartzen dituena. Graduak orientazio praktikoa du, eta lehenengo mailatik bertatik eramango dituzu praktikara jakite teorikoak, kasu errealen inguruan eztabaidatuko duzu edo kudeaketako simulazioak egingo dituzu.

Hauexek ikasiko dituzu:

  • Erakundeek nola funtzionatzen duten eta kudeaketa funtzionalaren berezitasunak (finantzak, marketina, pertsonak, etab.) zein diren, enpresaren ikuspegi integratzaile eta globalari esker.
  • Lege, ekonomia, gizarte eta kultur alderdiak.
  • Enpresa baten negozio estrategia eta eredua diseinatzen, erantzukizunari eta iraunkortasunari begiratuta, lehiakorra izan dadin eta kokatuta dagoen lurraldeko garapenari lagundu diezaion.

Tresna hauetan trebatuko zara:

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.
  • Erabakiak hartzeko tresnak.

Trebetasun hauek garatuko dituzu:

  • Zure zuzendaritza trebetasunak, beti ere Deustuko Unibertsitatearen berezko balioekin bat.

Ikaslearen profila

Sartzeko profila
Deusto Business Schooleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasteko, sartu berri den ikasleak mundu globalean enpresen zuzendaritza eta administrazioari lotutako lanbide profilaren berezko jakiteak ikasteko eta gaitasunak garatzeko jarrera proaktiboa eta ahalmena eduki behar ditu. Ekonomiaren funtzionamendu globalaren aurrean interesa duen eta enpresek nola lan egiten duten jakiteko eta kudeatzen ikasteko jakin mina duen pertsona bat izan behar du. Hizkuntzetan prestakuntza ona eduki behar du, taldean lan egiteko gaitasuna, eta profesional bikaina bihurtzeko nahia, arduratsua eta gizartearekin konpromisoa duena.

Irteteko profila
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduak lanbide aukera zabalak eskaintzen ditu. Graduak ikasleari zuzendaritzako eta kudeaketako lanpostuetan aritzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskaintzen dizkio, industria eta zerbitzuetako enpresetan lan egiteko (ikuskaritzan, aholkularitzan, banketxetan, finantza zerbitzuetan, kontsumo handian eta abarretan), nazioan eta nazioartean, hainbat arlotan: finantzak, giza baliabideak, marketina, informazio sistemak, zuzendaritza orokorra, etab. Gainera, proiektu eta negozio berriei ekiteko gaitasuna ere eskuratuko du ikasleak.

Sartzeko baldintzak eta onartzeko irizpideak

Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradura kualifikazioa duen edozein pertsona sar daiteke, adina, sexua, arraza, erlijioa, ezgaitasuna, sexu orientazioa, jatorria edo bestelakoa edozein dela ere.

Gradu horretako sarbidea maiatzaren 12ko EDU/124/2011 Aginduak zehazten duenaren arabera egingo da. Agindu horrek maiatzaren 29ko EDU/1434/2009 Agindua aldatu zuen, 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren eranskinak eguneratzeko argitaratu zena. Aipatutako Errege Dekretuan arautzen dira Graduko unibertsitate ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetako onarpen prozedurak.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ikasketa hauetarako sarbidea eska dezakete hurrengo egoeretako batean daudenek:

  • Batxilergo titulua dutenek, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren, Hezkuntzari buruzkoaren, 37. eta 50.2. artikuluen araberakoa.
  • Europar Batasuneko herrialdeetako hezkuntza sistemetatik edo Espainiarekin nazioarteko akordioak sinatu dituzten herrialdeetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 38.5 artikulua aplikatuta, nork bere herrialdean unibertsitatera sartzeko behar diren baldintzak betetzen badituzte.
  • Atzerriko beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleek, beren jatorrizko titulua Espainiako Batxilergo tituluarekin homologatzeko eskaera egin ondoren.
  • Lanbide Heziketako ikasketei eta Arte Ikasketei dagokien goi mailako teknikari titulua edo Kirol Ikasketei dagokien goi mailako kirol teknikari titulua duten ikasleek, 2/2006 Lege Organikoaren, Hezkuntzari buruzkoaren, 44., 53. eta 65. artikuluen arabera.
  • Hogeita bost urtetik gorako pertsonek, abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren, Unibertsitateei buruzkoaren, hogeita bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.
  • Lan edo lanbide esperientzia ziurtatzen duten pertsonek, abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren, Unibertsitateei buruzkoaren, 42.4. artikuluan eta horren idazkeraren aldaketa den apirilaren 12ko 4/2007 Legean aurreikusitako prozeduraren arabera.
  • Berrogeita bost urtetik gorako pertsonek, abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren, Unibertsitateei buruzkoaren, 42.4. artikuluan eta horren idazkeraren aldaketa den apirilaren 12ko 4/2007 Legean aurreikusitako prozeduraren arabera.

Era berean, Gradu ikasketak egin ahal izango dituzte hurrengo baldintzetako bat betetzen duten pertsonek:

  • Graduko unibertsitate titulu ofizial bat edo titulu baliokide bat dutenek.
  • Unibertsitate ikasketen aurreko antolamenduan, unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari unibertsitateko titulu ofiziala edo titulu baliokide bat dutenek.
  • Atzerrian unibertsitate ikasketen zati bat eginik edo, atzerrian ikasketak amaituta, Espainian homologatzerik lortu ez eta Espainiako unibertsitateren batean ikasten jarraitu dutenek. Kasu horretan, ezinbesteko baldintza izango da atzerriko unibertsitateak gutxienez 30 kreditu aitortzea.

Sartzeko gomendatzen den profila

Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako titulazioak askotariko diziplinak batzen ditu, bai edukiari dagokionez eta bai lan irteeren aukera zabalari dagokionez. Horregatik, ikasle mota ororentzat da erakargarria, Unibertsitatera sartu aurretik hautatu duten ibilbidea edozein izanik ere.

Gaur egun, LOGSE Batxilergoan, 4 modalitateren artean hauta daiteke (Arteak, Naturaren eta Osasunaren Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Teknologia).

Giza eta Gizarte Zientziak, Naturaren eta Osasunaren Zientziak, eta Teknologia modalitateetako ikasleek egin dituzten zenbait irakasgai (Ekonomia, Ekonomia eta Enpresen Antolaketa, Matematika edo Gizarte Zientzietara aplikatutako Matematika) lagungarriak dira titulazioan hobeto txertatzeko eta, gainera, ikasketak hautatzen ere lagunduko zieten.

Nolanahi ere, titulazio hau ikasi nahi dutenei gomendatzen dizkiegun oinarrizko eskakizunen artean honakoak aipa daitezke:

  • Enpresa munduarekiko interesa.
  • Ingeles maila ertaina/altua.
  • Etengabe lan egiteko eta ahalegintzeko gaitasuna, baita estresari eusteko gaitasuna ere une jakin batzuetan.
  • Norberaren burua ezagutu eta heldutasun maila nahikoa, eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna.

Sarrera probak
Sarrera probak hainbat zati ditu. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko hautagaiak proba hauek egingo ditu:

  • Ingeleseko testa, egiaztatzeko hautagaiak B1 mailaren baliokidea baduen.
  • Test psikoteknikoa, arrazoitzeko gaitasuna ebaluatzeko.
  • Gaitasunen testa, titulazioari lotutako gaitasun orokor jakin batzuk garatzeko gaitasuna neurtzeko.
  • Matematikako testa.

Onarpen irizpideak

Onarpen Batzordeak honako hauek balioetsiko ditu ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  • Ikasketa espediente osoa
  • Sarrera proben emaitza
  • Hautagaiak beste meritu batzuen egiaztatzeko aurkeztu duen dokumentazioa.

Horrez gain, ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Batez beste OSO ONGI nota edo goragokoa Batxilergoko 1. mailan, edo bestela,
    DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako notak batuta, OSO ONGI edo goragoko batez besteko nota.
  • Ingeleseko B2 maila eduki behar da, Europako Kontseiluak hizkuntzetarako ezarritako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera. Maila hori agiri ofizial baten bidez eta/edo ingeleseko probaren bidez egiazta daiteke.

EAZko graduko titulua eskuratzeko beharrezkoa izango da ingeleseko C1 maila ziurtatzea. Horretarako, titulu ofizial bat aurkeztu ahal izango duzu, besteak beste, Cambridgeko Certificate in Advanced English edo, bestela, Fakultateko barne proba gainditu.

Beharrezkoa iritziz gero, Onarpen Batzordeak elkarrizketara deitu diezaioke ikasleari edo agiri bidezko informazio gehiago eska diezaioke. 

Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

Gure helburu da ikasleek eginez ikastea, enpresa errealitatearen gainean jardunez. Horregatik, gure fakultatean erabiltzen dugun metodologia oso praktikoa eta parte hartzailea da. Ikasleek bitarteko hauek erabiliz ikasten dute:

  • Baterako hausnarketak eta eztabaidak
  • Dokumentazioa aztertzea
  • Lanak egitea
  • Kasu praktikoak aztertzea eta eztabaidatzea
  • Aplikazioko ariketak, enpresako egoera oso desberdinetan
  • Lanen ahozko aurkezpenak egitea
  • Rol-playinga
  • Eztabaidak
  • Idatzizko txostenak
  • Bisitak enpresetara
  • Zuzendaritzako trebetasunetako prestakuntza
  • Business Games

Deusto Busines Schoolen, geure ikas-irakaskuntza eredua dugu, gaitasunen garapenean oinarritzen dena. Gaitasun horien artean daude, esate baterako, talde lana, erabakiak hartzea, lidergoa eta lorpenerako orientazioa.

Gaitasun orokorren eta berariazkoen zerrenda