Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Ingurune Digitaletako Zuzendaritza

Ikasketa plana

  • Titulazioa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Ingurure Digitaletako Zuzendaritza
  • Kredituak / Iraupena: 280 ECTS (240 + 40 ECTS titulu propioa) - 4 urte
  • Toki kopurua: 450 toki guztira EAZko Graduetan eta EAZ Graduarekin programa bateratuetan. Bi campusetan, Bilbon eta Donostian.
  • Irakaskuntza mota: presentziala eta esklusiboa
  • Hizkuntzak: gaztelania, euskara (aukeran) eta ingelesa (aukeran eta nahitaez)
  • Praktikak: nahitaezkoak 6 ECTS (30 ECTS arte aukeran)
  • Gradu Amaierako Lana: nahitaezkoa 3. mailan (6 ECTS)
  • Tokia: Bilbo
  • Jardueraren zentro arduraduna: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea  

Sakontzeak eta Gradu Amaierako Proiektua

Eraiki zure ibilbidea

EAZko graduak prestakuntza orokorra eta balio aniztuna eskaintzen dizu, enpresa batean hainbat egiteko eta proiektutan aritzeko gaitzen zaituena. Baina, aberastasun hori eta espezializazio maila jakin bat ez dira kontrajarriak. Espezializazioa sakontzearen bidez lortuko duzu.

Graduaren azken mailako seihilekoetako batean, 5 irakasgai egingo dituzu. Irakasgai multzo horrek sakontze bat osatzen du, ondoko lanbide esparrutan:

1. Finantzak eta Kontabilitatea

Enpresa proiektuen egoera ekonomikofinantzieroaren bilakaera diagnostikatu, planifikatu eta kontrolatzen eta inbertsioko eta finantzaketako erabakiak optimizatzen.

Bereziki alor hauetan lan egiteko prestatuko zaitu:

  • Banka.
  • Enpresako finantza saila, zuzendari postuan edo arloetako arduradun postuetan. 
  • Aholkularitzako eta ikuskaritzako enpresak.
  • Balore agentziak edo sozietateak.

2. Marketina

Enpresaren kudeaketa bezeroen eta veste interes taldeen gogobetetzea lortzera bideratzen, horretarako haien beharrak identifikatuz, kalitatezko produktu eta zerbitzuen bidez balioa sortuz, eta truke harreman eraginkorrak garatuz.

  • Marketineko edo merkataritzako sailaren zuzendaritza.
  • Ardurako lanpostuak marketineko/ merkataritzako sailetan: produktu zuzendaria, banaketa kanalen zuzendaria, eremu geografikoko zuzendaria, ikerkuntza zuzendaria...
  • Kudeaketa estrategikoko eta eragiketako lanpostuak marketineko zerbitzu profesionalak eskaintzen dituzten enpresetan: marketineko aholkularitzak, publizitate eta komunikazio agentziak...

3. International Business

(Irakasgaiak ingelesez eskaintzen dira)

Tokiko ingurune ekonomikoaren eta ingurune ekonomiko globalaren errealitatea interpretatzen, hartatik etorritako aukerak baliatzeko eta arriskuei aurre egiteko, eta nazioartean jarduteko.

  • Multinazionalak eta nazioarteko esperientzia duten enpresetan.
  • Nazioartekotze beharra duten empresa txiki eta ertainak.
  • Kanpo merkataritzako aholkularitzak, bankuen nazioarteko sailak, atzerriko
    ordezkaritza ofizialak...

4. Zuzendaritzako aholkularitza

Enpresa ikuspegi integralaz kudeatzen, beharrezko estrategiak sustatuz eta pertsonak, baliabideak, sistemak eta teknologiak antolatuz, bere lehiakortasuna hobetzeko eta gizarteko kideentzat balioa sortzeko, epe labur, ertain eta luzeko erabakietan.

  • ETE eta negozio bakarreko enpresen sorrera, abian jartzea eta sustapena.
  • Aholkularitza estrategikoa: finantzak, giza baliabideak, estrategia...
  • Zuzendaritza nagusiari laguntzeko arloak.

Gradu Amaierako Proiektua

Gradu Amaierako Proiektua nahitaezkoa da eta hirugarren mailako bigarren seihilekoan egiten da. Gradu amaierako proiektu horren bidez, gaitasun hauek lantzen dira, besteak beste: ahozko eta idatzizko komunikazioa, lorpenerako eta kalitaterako orientazioa, pentsamendu sistemikoa, ingurura egokitzea, ekintzaile espiritua eta proiektuak kudeatzeko gaitasuna.

Proiektuaren faseak:

  1. Proiektuaren plangintza (aurreproiektuan zehaztuko dena)
  2. Proiektuaren garapena. Tutoretzaren bidez, laguntza emango zaie ikasleei fase honetan.
  3. Azken txostenaren aurkezpena.
  4. Ahozko defentsa.

Proiektuaren helburu nagusia da ikasleari aukera ematea ondoren aurkeztu diren proiektu motetako bat egiteko, taldean (lehentasunez), denbora tarte jakin batean eta irakasle tutoreak gainbegiratuta.

  • Enpresa berria sortzeko proiektua: ikasleek eurek proposatutako enpresa ideia bati buruzko negozio plana garatzea edo kanpoko ekintzaile talde batek proposatuta egitea.
  • Herrialdea aztertzeko proiektua: herrialde jakin batek gure erkidegoko enpresei eskain diezazkiekeen negozio aukerak sakon aztertzea du xede.
  • Proiektu espezifikoa: proiektu mota honek aukera emango dio ikasleari EAZko graduko gaitasun multzo nagusiei lotutako gai zehatzetan sakontzeko, gaurkotasun eta interes handikoak eta erabilgarritasun praktiko nabarmenekoak.