Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Finance Programme (EAZ + Finantzetako espezializazioa)

Nazioarteko prestakuntza eta praktika

Lehenengo urratsa zure ibilbidea nazioartera zabaltzeko

Zure unibertsitate esperientzia aberasteko eta enplegagarritasuna areagotzeko, 5 urte hauetan nazioarteko ikuspegia landu ahal izango duzu.

Deusto Business Schoolek erabateko konfiantza du beste hizkuntzak, herrialde eta lan egiteko modu batzuk ezagutzeak dakartzan onuretan. Horregatik, hainbat aukera eskainiko dizkizu:

- Nazioarteko irakasleak.

- Irakasgaiak ingelesez egiteko aukera.

- Seihileko bat Europako, Amerikako edo Asiako unibertsitateren batean.

- Praktikak nazioarteko enpresetan egitea.

- Esperientzia praktiko bat bizitzea finantza hiri batean, Londres edo Frankfurten, adibidez, munduko finantza enpresa ezagunenak bisitatzeko. 

Hasiera-hasieratik lan egingo duzu kasu errealekin

Lehenengo mailatik bertatik ezagutu ahal izango duzu zein den Finantzen garrantzia. Finantza arloko informazio sistemak ezagutuko dituzu eta haiek erabiltzera ohituko zara. Gainera, finantza datuak ustiatzeko beharrezkoak diren gaitasun teknikoak eskuratuko dituzu, besteak beste, estatistikaz edo eragiketa ikerkuntzaz baliatuz. Horrela, finantza ereduak garatu ahal izango dituzu, erabaki onenak hartzeko.

Horregatik guztiagatik, titulazio honetan funtsezkoa da alderdi praktikoa:

- Enpresetan bi esperientzia praktiko izango dituzu.

- Gobernuz Kanpoko Erakundeen proiektuetan lagundu ahal izango duzu, garatzeko bidean dauden herrialdeetan finantza eredu berriak bultzatzeko: mikrokredituak, proiektu berrien finantzaketa…

- Finantza sektoreko profesionalak hurbilduko dira ikasgelara eskolak ematera, haien eguneroko lana bertatik bertara ezagutu dezazun.

- Titulazioan bi proiektu garrantzitsu egingo dituzu, Graduan bata eta Masterrean bestea. Benetako enpresen arazoei irtenbide praktikoak eta sortzaileak bilatu beharko dizkiezu.

- Inbertsio Klubean parte hartu ahal izango duzu. Inbertsio Kluba 2000. urtean sortu zen, gure ikasleen ekimenari esker. Kide guztien (ikasle eta ikasle ohien) ekarpen txikiez osatutako ondarea kudeatu ahal izango duzu eta merkatuan kotizatutako balioetan inbertitu.

- Oso sektore dinamikoa izanik, etengabe arituko zara kasu errealekin lanean, aldaketak ere kontuan hartuta.

- Finantza sektorearen laguntzaz diseinatu dugu programa. Hortaz, ikasgelan bertan nertwokinga egin ahal izango duzu: ikasle ohiak hurbilduko dira gelara eskolak ematera, praktikak egin ahal izango dituzu enpresetan, eta fakultatean antolatzen diren ekitaldietara joan ahal izango zara.

- Nahi baduzu, Deusto Business Schoolen antolatzen diren jarduera guztiez gozatu ahal izango duzu: hitzaldiak, finantza jardunaldiak...