Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Finance Programme (EAZ + Finantzetako espezializazioa)

Deusto Finance Programme

Zertan datza?

Finantzen esparruko prestakuntza liderra

Deusto Finance Programme - F5 bost urteko programa berri bat da, Deusto Business Schoolek –Espainiako lehenengo negozio eskola, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea duena– diseinatua.

Prestakuntza honi esker, gai izango zara finantza sektoreko erronka gero eta konplexu eta zorrotzagoei aurre egiteko, eta ekonomia bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzen lagunduko duen belaunaldi berri bateko kide izango zara.

Programaren osagaiak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua
  • Finantzetako Unibertsitate masterra
  • 2 titulu propio: Financial Analyst Basics eta Financial Analyst Certificate

Programaren ezaugarri nagusiak

  • Zure lanbide ibilbidea Deusto Business Schoolek eskainiko dizun prestakuntza espezializatu eta tekniko honi esker diseinatuko duzu. Gure negozio eskolak ibilbide luzea du finantza esparruan eta harreman estuak ditu finantza sektoreko enpresekin, eta zu ere horren parte izango zara.
  • Finantzen ikuspegi orokorra landuko duzu eta nazioartean gertatzen ari diren aldaketei erantzun ahal izango diezu. Gainera, etorkizunean nazioko eta nazioarteko finantza enpresetako lider izateko behar diren trebetasunak eta gaitasunak eskuratuko dituzu.
  • Finantzetako adituek ezinbesteko dute nazioarteko profila. Profil hori hainbat bidetatik lortuko duzu: nazioarteko enpresetako esperientzia praktikoak, atzerrian seihileko bateko egonaldia, programako nazioarteko irakasleak eta ingelesa lanerako funtsezko hizkuntza izatea.
  • Gainera, programa sektoreko enpresen laguntzaz osatu dugunez, Londres, Frankfurt eta Madrileko finantza guneetara hurbilduko zaitu eta finantza sektorean ibilbide luzean duten Fakultateko ikasle ohiekin harremanetan jartzeko modua emango dizu. Horrek harremanetako sareak eraikitzen lagunduko dizu (networking).

Nolakoa zara?

  • Pentsamendu kritikoa baduzu eta gai bazara datuen analisitik eratorritako ondorioak azaltzeko…
  • Ikasketa espediente ona baduzu eta lan egiteko gaitasun handia…
  • Taldean lan egitea gustatzen bazaizu eta egoerak eskatzen duenean liderraren rola hartzen baduzu…
  • Erronka berriak gainditzeak eta gizarteari laguntzeak motibatzen bazaitu…

Horrelakoa bazara… Deusto Finance Programme zuretzat diseinatuta dago.

Programa hau egiteko beharrezkoa da matematiketan eta ekonomian trebea izatea, gaitasun analitiko ona erakustea eta arrazoitzea eta ikertzea eskatzen duten ikasgaiak gustatzea.

Requisitos de acceso y criterios de admisión  