Graduko laugarren urteko lehenengo seihilekoan, gure ikasleak atzerriko unibertsitateetara joaten dira, Erasmus programari esker. Horrek lagundu egiten die ikasketa planeko gaitasunak eskuratzen eta aberasten.
Beste herrialde batean bizitzeak eta prestatzeak aukera emango dizu…
- Atzerriko ohiturak ikasteko
- Beste kultura batzuk ezagutzeko
- Hizkuntza gaitasunak garatzeko
- Egoera berrietara egokitzeko
- Ezagutzak aberasteko
- Kontrasteez jabetzeko
Eta...
- Hazi egingo zara pertsona gisa
- Bikaintasun akademikora joko duzu
Azken batean,
- Munduko herritar bihurtuko zaitu
- mugak oztopo izango ez dituena
Ikasle guztien nazioarteko prestakuntza errazteko, fakultateak 50 hitzarmen baino gehiago ditu sinatuta, gaur egun, beste unibertsitate batzuekin.