Zuzenbideko graduaren eta Lan Harremanetako graduari berariaz dagozkion irteerez gain, gai izango zara…
- Gizarte gradudun jarduteko kolegiatzeko.
- Partikular, enpresa, administrazio publiko eta sindikatuei zuzenbide eta lan arloetan aholku emateko, ordezkatzeko eta defendatzeko.
- Erakunde publiko eta pribatuetan giza baliabideak zuzentzeko eta kudeatzeko.Gainera, gradu bikoitz honen bidez, zuzenbidearekin lotutako ohiko oposizioetara (karrera judiziala eta fiskaltza, notariotza eta erregistroa, administrazioetako teknikariak…) eta, bereziki, lan mundura lotutakoetara aurkeztu ahal izango zara:
- Lan-ikuskatzailea
- Gizarte Segurantzako letradua
- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) edo Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionala (INSHT).