Nola daude antolatuta ikasketak?
1. mailan, hainbat irakasgairen bidez, esparru juridikoaren eta enpresaren funtzionamenduaren oinarriak eskuratuko dituzu, eta, aldi berean, Lan Harremanetarako lehenengo hurbilketa egingo duzu.
2. eta 3. mailetan diziplina juridikoetan sakonduko duzu (Zuzenbide Zibila, Sozietateena, Administrazio Zuzenbidea) arrazoiketa eta Zuzenbidearen metodologiak finkatzeaz batera. Lan Harremanek dituzten berezitasunetan sakonduko duzu hainbat irakasgairen bitartez, enpresaren ikuspuntua albo batean utzi barik (enplegu publikoa, giza baliabideak, lan harreman indibidualak eta kolektiboak).
4. mailan Zuzenbidean eta Lan Harremanetan aparteko garrantzizko gaiak sakon jorratuko dituzu (Lan Zuzenbide zehatzailea, Merkataritzako Kontratazio Zuzenbidea), prestakuntza osoa emanez.
Azkenik, 5.mailan prestakuntza osatuko duzu gai konplexuagoetan sakonduz, esaterako, Zuzenbide Prozesalean. Horrekin batera, Gradu Amaierako Lan bi egin beharko dituzu ikasketak amaitu ahal izateko. Horiek eskuratutako zuzenbidearen, enpresaren eta lan harremanen eremuko gaitasunei buruzko ikuspegi osoa eskainiko dizute.
2 hizkuntzatan ikasi ahal izango duzu
Helburua izanik legelari eleanitzak prestatzea, aukera izango duzu prestakuntza elebiduna jasotzeko: gaztelaniaz eta, kredituen %50 baino gehiago, euskaraz.
Lan Harremanetako graduan sartzeko profila
Zuzenbideko graduan sartzeko profila
Lan Harremanetako irteteko profila
Zuzenbideko irteteko profila