Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zuzenbidea + Lan Harremanak

Gradu Bikoitza

Aurkezpena

Lan harremanetara bideratua

Harreman juridiko eta sozialak zure interesekoak badira, enpresa eta administrazio publikoen mundua sakon ezagutu nahi baduzu, komunikatzeko trebetasunak eta ebazteko gaitasuna badituzu eta gure gizarte inguruaren gaineko sentsibilitatea baduzu, gradu bikoitz hau zure neurrira eginda dago.

Gure errealitate sozial, juridiko eta laboralarekin konprometituta daudenentzat

Gradu Bikoitz honen bitartez, abokatutzaren edozein adarretan jardun ahal izango duzu. Horrez gain, administrazio judizialeko eta estatuaren administrazio publikoko edozein lanbide juridikotan aritu ahal izango zara. Halaber, Lan Harremanetako gradudun gisa jarduteko aukera izango duzu, aholkatzen eta pertsonak eta enpresak ordezkatzen lan- eta gizarte-arazoetan. Gainera, lan aukera gehiago izango dituzu giza baliabideen aholkularitzan eta enpresan sortzen diren gatazken bitartekaritzan. Zuzenbide graduko gaitasun eta trebetasunak zeureganatuko dituzu, baita Lan Harremanetako gradudunari dagozkionak ere, aholkularitzan eta lan- eta gizarte-eremuko kudeaketako aditu gisa. Azken batean, gizartean, enpresetan eta administrazio publikoetan eskari handia duen profila eskuratuko duzu.

Eta hori guztia, nola?

  • Aurrez aurreko eskoletan, praktikara bideratutako klase teorikoetan.
  • Lantegi eta role play-etan parte hartuz: nola ebatzi sor daitezkeen gatazkak eta egon daudenak.
  • Egungo lan munduko harreman eta arazoak klasera hurbiltzen dizkizuten kasu praktikoetan lan eginez.
  • Gero eta nazioartekoagoa den eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gero eta garrantzi handiagoa duten inguru batean moldatuz. 

Gaitasun orokorrak  

Berariazko gaitasunak

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza zerbitzua izango duzu, 1. mailan hasita. Tutoreak ikasleei orientazioa ematen die eta, taldean edo banaka, kontu akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz ere bai. 

2015-2016 ikasturteko tutoreen zerrenda maila bakoitzeko

Fakultate bakoitzeko berariazko tutoretzez gainera, Unibertsitatean badago koordinazio organo orokor bat: Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Zehazki, Zuzenbide Fakultateak Lanbide-Orientazioko Zerbitzua du, eta horren ardura da ikasleen etorkizun profesionalarekin zerikusia duten jarduerak antolatzea, koordinatzea eta dinamizatzea (lantegi praktikoak, graduko lan-irteerei buruzko informazio saioak, hainbat enpresa eta bulegoren aurkezpenak, etab.). Halaber, aukera izango duzu gure Advisoring Programaren bitartez, Deustuko Unibertsitatekoak ez diren profesional ospetsuekin lan saioetan parte hartzeko. Adituok lagunduko dizute lanbidea aukeratzen.