Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioa

Pedagogia eredua

  • ‘Aukeraren araberako ekintzaile’ profila, aldaketa eragile, gizarte mailako ongia bilatzearen aldeko benetako konpromisoa.
  • Pertsona ardatz harturik, ikasleengan ekiteko gogoa sustatzeko, eta ekiteko gai izateko eta antzemateko.
  • Ezagutzetan, jarreretan, balioetan eta emozioetan jokatuz (CAVE eredua)
  • Asmatuz eta huts eginez baina, batez ere, ikastea zirraragarri bihurtuz
  • Ikasleari lagun eginik
  • Adinak eta profilak nahasiz, graduko ikasketen osagarri eta aberasgarri

‘Aukeraren araberako ekintzaile’ profilaren bila

Titulu propioan ekintzailearen profila hauxe litzateke:
beste batzuek kaosa, kontraesana, nahasmena edo ia ezer ikusten ez duten lekuan, aukera identifikatzen duena, eta zerbaiti hasiera eman, egin, lortu eta zerbait eraikitzen duena” (Timmons 2000).
Guk sustatzen dugun ekintzaile profila ‘aukeraren araberako ekintzailea’ da, ez beharrak eraginda ekiten duena, baizik eta aukerak bilatzearen aldeko konpromisoan oinarrituta ekiten duena.
Pertsona ekintzailea, hala ulertuta, aldaketa eragilea da, gauzak gertatzea eragiten duena eta status quo-ari erronka jota egiten duena (Schumpeter, 1942). Deustuko Unibertsitatean, gainera, azpimarratzen dugu ekiteko jokabide hori beste balio batzuetan oinarritzea, gizarte ongia bilatzeari zentzua emanez.
Uste dugu profil hori oso baliagarria dela enpresa arloan zein beste edozeinetan ekimen edo proiektu berriak abian jarri nahi dituzten ikasleentzat.
 
Pertsona ardatz harturik, ikasleengan ekiteko gogoa sustatzeko, eta ekiteko gai izateko eta antzemateko.

Berrikuntza eta Ekintzailetzako titulu propioan uste osoa dugu ekintzailetza prozesuaren muina pertsona bera dela. Ez dago ekintzaile jokabiderik pertsona ekintzailerik gabe. Pertsonari lagun egitearen alde gaude, ekintzaile profila sustatzeko, eta uste dugu ideia berriak sortzea horren ondorioz gertatzen dela, ez alderantziz.

Horregatik, Berrikuntza eta Ekintzailetzako titulu propioan pertsonak trebatzen dira…
 
  • Beren irizpide propioak garatu ditzaten eta ezarrita dagoenari desafioa egin diezaioten - Desadostasuna
  • Aukera berriak bila ditzaten era berritzailean – Berrikuntza lehenestea
  • Jarrera proaktiboaz eta konpromisoaz erantzukizuna har dezaten – Jarrera proaktiboa
  • Gauzak errealitate bihurtzeko - Autoeraginkortasuna
  • Aldaketa eragiteko – Lorpena iristea

Aurreko guztiari pazientzia, ekina izatea eta iraunkortasunez lan egitea “gehitu” behar zaizkio, bidean sortzen diren erronka, eginkizun, beharrizan eta oztopoei era berritzailean erantzuteko.

Trebakuntza horrek lagundu egiten die ikasleei berritzeko eta ekiteko kezka horretan sakontzen (antzemandako desiragarritasuna) eta ekintzaile gisa jokatzeko gai direla sentitzen (antzemandako bideragarritasuna).

Ezagutzetan, jarreretan, balioetan eta emozioetan jokatuz (CAVE eredua)

Jokabideetan eragiteko, Berrikuntza eta Ekintzailetzako titulu propioak ez du ikaskuntza kognitiboa (kontzeptuak, tresnak, ereduak) soilik ardatz hartzen; garapen afektiboa (emozioak, sentimenduak, aldarteak) eta jokabide aldetiko garapena (motibazioa, konpromisoa, bultzada, ahalegina) ere kontuan izaten ditu, adimen emozionalaren ildoari jarraituz.
Horregatik, titulu propioaren laneko metodologiak (iNNoVaNDiS taldeak garatutako CAVE eredua, ehunka ikaslerekin izandako esperientzia luzearen ondorioz) ezagutza eta trebetasun, balio, jarrera eta emozioak lantzea hartzen du ardatz.

Berrikuntza eta Ekintzailetzako titulu propioan zehar, gaitasun batzuk lantzen dira (ezagutzak eta trebetasunak, jarrerak eta balioak), graduko ikasketen osagarri direnak. Gainera, CAVE ereduan ikusten da emozioek dena inguratu eta jasotzen dutela; izan ere, ekitea jarduera bereziki emozionala da (Goss, 2008). Emozioak jardutera bultzatzen gaituzten bulkadak dira (Goleman, 1995), giza jokaeraren oinarria. Hortaz, zeregin bat egin aurretik emozio positiboak pizteak eragin positiboa izaten du zeregin hori betetzen dutenen artean (Seligman, 2002).
 
Asmatuz eta huts eginez baina, batez ere, ikastea zirraragarri bihurtuz

Titulu propioaren trebakuntza programan, jokaera eta oroitzapen atsegingarriak sortuko dituzten emozioak sustatu nahi ditugu, ekintzaile izaerarekin lotzen direnak, pizgarri batzuen bidez (erritualak, sinboloak eta hizkuntza bera), pertsona motibatu eta estimulatuko duen energia emozionala sortu eta ekitea gertakari zirraragarri gisa bizitzeko.

Elementu horiek guztiek lagundu egiten dute inguru dibertigarri, harrigarri eta kartsua sortzen, bizitako esperientziaren oroitzapena atsegingarria izan eta, ondorioz, errepikatzeko joera izan dezan. Helburua da gertakari (bitxikeria) izatetik, prozesu izatera pasatzea, ohiko jokabide izatera (ohitura).

Metodologia berritzaileago eta ekintzaileago izatera bideratuta dago, ez bakarrik gai horien inguruan gehiago jakitera. Kontua da izatea (jokatzea), ez hainbeste jakitea (ezagutzea).

Ikasleak berarentzako laguntzailea izanik

Berrikuntza eta Ekintzailetzako titulu propioan, pertsonei lagun egiten diegu trebakuntza prozesuan, jarrerak aldatu eta ekintzaile eta berritzaile jokaera sortzeko. Ikasleari lagun egiteak banakako tratua eskatzen du, bai irakasgaietako irakasleen aldetik, baita tituluko koordinazio taldearen aldetik ere. Ebaluazio sistemaren ezaugarriek eskatzen dute irakasleek eta koordinatzaileek ikasleen etengabeko jarraipen koordinatua egitea

Gainera, programako lanaren trinkotasunak eta ikasleek parte hartzen duten jarduerek (proiektuak egin, enpresako praktikak, ekitaldietarako bidaiak, etab.) erraztu egiten dute elkarrizketarako espazio ugari sortzea eta, hala, irakasleek eta koordinatzaileek ikasleekin solasaldi sakonak izateko aukerak egotea.
 
Adinak eta profilak bat eginik, graduko ikasketen osagarri eta aberasgarri

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioko parte hartzaileen taldean belaunaldi (maila desberdinetako ikasleak) eta profil desberdinetako ikasleak (Donostiako campuseko gradu eta gradu bikoitzetakoak) nahasten dira. Horrez gain, Innovandis Sarearen bidez, titulua egin duten eta hainbat esparrutan lanean diharduten lehenagoko belaunaldietako ikasleekiko topaketak ere errazten dira.

Bestalde, mentoring programa bat ere jarri dugu martxan, ‘Innovanderra Innovanderrarekin’ izenekoa. Horren barruan, iNNoVaNDeR beteranoak gazteekin harremanetan jartzen dira laguntza eta erreferente izan daitezen programako parte hartzaile berrientzat.
 
  • Ikasketa profil desberdinak: ikasle bakoitzak ikasten duen graduak, aukeratutako ikasketen profilari dagozkion ezagutzez gain, arazoak eta proiektuak ulertzeko eta aztertzeko era berezi bat ematen die. Gradu desberdinetako ikasleak nahasita lortzen dugu planteatzen diren arazoak / proiektuak ikuspuntu eta esperientzia desberdinekin aberastea
  • Adin desberdinak: adin desberdinetako ikasleak nahasita, goian aipatutako eragina indartzeaz gain, diziplina ugaritasunari esker, belaunaldien arteko lankidetza sendotzen da eta pertsona eta profesional mailan harreman berriak sortzeko aukera egotea lortzen dugu, etorkizunean interesgarri izan daitekeena
  • Graduko ikasketen osagarri: uste dugu oso osagarri egokia dela ekintzailetza eta berrikuntza munduaren inguruko jakin-mina sentitzen duten graduetako ikasleentzat. Deustuko Unibertsitateak, berrikuntza eta ekintzailetzako gaitasunak garatzeko orduan, zeharkako ikuspegi baten alde egiten du. Horregatik, gaitasun horiek gradu bakoitzeko gaitasunen oinarri sendo baten gainean garatzen dira, azken horiek osatuz

Bestalde, irakasgaietako jardueretan parte hartzen duten profesionalek eta uda garaiko enpresetako praktikek lagundu egiten diete titulu propioko ikasleei beste adin eta lanbideko profil batzuk dituzten pertsonekin nahasten

Azkenik, iNNoVaNDiS sarearen barruan koordinatzen diren jardueren programak hainbat ekitaldi ditu titulu propioan parte hartzen dutenentzat eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko gainerako ikasleentzat ere. Ekitaldi horietan, profil eta adin desberdinetako jendeak elkar ezagutzen du eta profesional eta enpresa interesgarriekin harremanak izaten has daitezke