Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioa

Kanpoko praktikak

Lagundu duten enpresak

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioa iNNoVaNDiS proiektuaren sei urteko ibilbide honetatik sortzen da. Urte horietan guztietan lankidetzan aritu gara enpresekin, bai Titulu Propioa diseinatzeko prozesuan, eta bai gure ikasleentzat praktika berritzaileak eta balio erantsi handikoak bilatzeko lanetan.

Laguntzen aritu diren hainbat enpresatako arduradunei eskatu diegu kontatzeko zer izan den haientzat iNNoVaNDiS programako ikasleekin lan egitea, haien esperientzia kontuan hartuta.
 
Praktikak eskaini dituzten enpresak

Tituluko ikasleek egiten dituzten enpresako praktikek izaera berritzaile nabarmena dute eta balio erantsia dute bai ikaslearentzat eta bai ikaslea bere jardueran hartzen duen erakundearentzat. Erakunde horiek enpresa sortu berriak, sortzeko bidean daudenak edo ibilbide luzea dutenak izan daitezke, edozein sektoretakoak. Garrantzizkoena hauxe da: innovanderrak, doazen lekura doazela, gai izatea erakundea irizpide berritzailez begiratzeko eta berritzeko gaitasuna hobetzeko ekimenak proposatzeko. Hori dela eta, praktikaldiaren amaieran, innovanderrek sartuta egon diren erakundearen edo proiektuaren berritzeko gaitasuna aztertzen dute bakarka eta gaitasun hori hobetzeko ekintza plan bat proposatzen dute.

Hona hemen orain arte gure ikasleek praktikak egin dituzten enpresetariko batzuk:

Bokado

Donostiako kultura

Fundación Bankinter 

Ibermatica 

Leroy Merlin

Pukas

Tecnalia 

Vodafone

Hara zer balorazio egiten duten enpresek praktiketako iNNoVaNDeR ikasleez:

“”Erabat zabalik gaude aurrerantzean errepikatzeko, lankidetzarako aukerarik egonez gero”.
“Aipagarriak dira ikasteko eta laguntzeko jarrera eta gogoa”.
“Bene-benetan oso esperientzia positiboa izan da alde bientzat. Profesional handia eta pertsona ezin hobea”.
“Praktiketan lanerako erakutsi duen aurretiko jarrerak eta lanak gure itxaropen guztiak gainditu ditu. Bikain txertatu da taldean”.
“Ederki egokitu da ingurura, arin baino arinago enpresara, izan ditugun gainerako bekadunen batez bestekoaren gainetik”.